Anandamida
Itxura
Anandamida konposatu organikoa da C22H37NO2 formula duena amiden klasekoa eta lipidoen multzokoa. Formalki azido arakidonikoaren karboxilo taldearen eta etanolaminaren amina taldearen arteko kondentsazioz eratzen da. Solidoa da[1].
Anandamida produktu naturala da. Gizakiarengan neurotransmisore eta basodilatadore gisa jokatzen du. Halaber odol-serumaren metabolitoa da[2]. Landareetan ere ageri da, kakaoan esaterako[3]. Anandamida endokannabinoideen artean sailkatzen da eta gorputzaren sistema endokannabinoidearekin bat egiten du, kalamuko THCk eragiten duen kannabinoide-errezeptore berberekin lotuz[4].
Anandamida 1992an aurkitu zen eta endokanabinoideen lehena izan zen[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Anandamide» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ «anandamide (CHEBI:2700)» www.ebi.ac.uk (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ingelesez) di Tomaso, Emmanuelle; Beltramo, Massimiliano; Piomelli, Daniele. (1996-08). «Brain cannabinoids in chocolate» Nature 382 (6593): 677–678. doi:. ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ Martin, B. R.; Mechoulam, R.; Razdan, R. K.. (1999-07-09). «Discovery and characterization of endogenous cannabinoids» Life Sciences 65 (6): 573–595. doi:. ISSN 0024-3205. (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Science» AAAS doi:. (kontsulta data: 2026-05-09).