close
Edukira joan

Anthony Poola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthony Poola

lehendakari

2026ko otsailaren 7a -
Andrews Thazhath (en) Itzuli
administratzaile apostoliko

2022ko urriaren 29a - 2024ko apirilaren 30a
Elizbarrutia: Nalgondako elizbarrutia

kardinal apaiz

2022ko abuztuaren 27a -
Henri Schwery
artzapezpiku katolikoa

2020ko azaroaren 19a -
Thumma Bala (en) Itzuli
Elizbarrutia: Hyderabadeko artxidiozesia
elizbarrutiko apezpiku

2008ko otsailaren 8a - 2020ko azaroaren 19a
Johannes Gorantla - Johannes Gorantla (en) Itzuli
Elizbarrutia: Kurnoolgo elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaPoluru (en) Itzuli, 1961eko azaroaren 15a (64 urte)
Herrialdea India
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Anthony Poola (teluguz: పూలా ఆంథోనీ; Poluru, Prakasam, Andhra Pradesh, 1961eko azaroaren 15a) indiar elizgizon katolikoa da. 2008tik 2020ra Kurnoolgo apezpikua izan zen eta 2020tik aurrera Hydeabadeko artzapezpikua da.[1] 2022ko abuztuaren 27an, Frantzisko aita santuak kardinal izendatu zuen. Kardinal bihurtu den lehen dalita eta lehen telugua da.[2]

Anthony Poola kardinalaren armarria.

Anthony Poola 1961eko azaroaren 15ean jaio zen Chindukurren, Durvesi parrokian, Kurnoolgo elizbarrutian. Zazpigarren mailaren ondoren eskola utzi behar izan zuen pobreziagatik, baina misiolariek ikasten jarraitzen lagundu zioten.[3] Nuzvideko apaizgaitegi txikian ikasi ondoren, Bangaloreko San Petri apaizgaitegi nagusian sartu zen. 1992ko otsailaren 20an apaiztu zen Mariapuramgo Santa Maria katedralean, Cuddapahko elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[4][1]

Apaiz gisa, honako kargu hauek bete zituen: Santa Maria katedraleko bikarioa (1992tik 1993ra), Amagampalliko bikarioa (1993tik 1994ra), Tekurpeteko parrokoa (1994tik 1995era), Badvelgo parrokoa (1995etik 2000ra), Veerapalliko parrokoa (2000tik 2001era). Osasun-arloan masterra egin zuen eta teologia ikastaroak egin zituen Chicagoko Loyola unibertsitatean. Chicagoko artxidiozesiko Santa Genoveva elizan ere aritu zen.[4]

Cuddapahko elizbarrutira itzuli zenean, Haur eta Zaharren Kristau Fundazioko zuzendaria izan zen 2004tik 2008ra. Elizbarrutiko aholkularia, Hezkuntza idazkaria, elizbarrutiko eskoletako administratzaileordea eta Babes Programaren koordinatzailea ere izan zen.[4]

2008ko otsailaren 8an, Benedikto XVI.a aita santuak Kurnoolgo apezpiku izendatu zuen.[4] Urte bereko apirilaren 19an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Marampudi Joji artzapezpikuaren eskutik.[1]

2020ko azaroaren 19an, Frantzisko aita santuak Hyderabadeko artzapezpiku metropolitar izendatu zuen.[5] 2021eko urtarrilaren 3an hartu zuen kargua.[6]

2022ko abuztuaren 27an, Frantzisko aita santuak kardinal apaiz izendatu zuen Santi Protomartiri a Via Aurelia Antica tituluarekin.[7]

2025eko konklabean parte hartu zuen.[8]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Anthony Cardinal Poola» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-19).
  2. (Ingelesez) «Hyderabad Archbishop Anthony Poola to be first Dalit Cardinal» The News Minute 2022-05-30 (kontsulta data: 2025-11-19).
  3. (Ingelesez) Castellano Lubov, Deborah. «First Dalit Cardinal: My mission, help as many poor children as possible» Vatican News 2022-06-08 (kontsulta data: 2025-11-19).
  4. 1 2 3 4 (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Kurnool (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2008-02-08 (kontsulta data: 2025-11-19).
  5. (Italieraz) «Rinuncia e nomina dell’Arcivescovo Metropolita di Hyderabad (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2020-11-19 (kontsulta data: 2025-11-19).
  6. (Ingelesez) «Rev. Anthony Poola installed as Archbishop of Hyderabad» Telangana Today 2021-01-03 (kontsulta data: 2025-11-19).
  7. (Italieraz) «Assegnazione dei Titoli e delle Diaconie ai nuovi Cardinali» The Holy See 2022-08-27 (kontsulta data: 2025-11-19).
  8. (Ingelesez) «Cardinal Electors in the 2025 Papal Conclave» New Advent (kontsulta data: 2025-11-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]