close
Edukira joan

Audofleda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Audofleda
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 460(e)ko hamarkada
HeriotzaRavenna, 510(e)ko hamarkada (40/59 urte)
Familia
AitaTxilderiko I.a
AmaBasina Turingiakoa
Ezkontidea(k)Teodoriko Handia
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMerovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakezkontidea

Audofleda (c.467Ravenna, c.511), Ostrogodoen erregina, Teodoriko Handiarekin ezkonduta.

Txilderiko I.aren eta Basina Turingiakoaren alaba zen eta Klovis I.a errege franko merobingiarraren arreba zen.

Teodoriko Handia Ostrogodoen erregearekin ezkondu zen 493. urtean (ez dakigu data zehatza).[1] Teodorikok enbaxada bat bidali zion Klovisi ezkontza eskatzeko, hitzarmen politikoa egin asmoz frankoekin.[2] Bi alaba inguruko erregeekin ezkondu zituen: Ostrogoto Ariadna burgundiarren erregearekin eta Teogoto bisigodoekin; eta Teodorikoren arreba vandaloen erregearekin, Mendebaldeko Europako erresuma barbaro nagusiekin aliantza eginez. Bestalde, Amalasunta alaba gazteena ostrogodoen erregina izatera iritsi zen 526 eta 534 artean.

Audofleda paganoa zen eta ezkontzaren unean kristautasunean bataiatua izan zen apezpiku arriano baten bidez.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Previté-Orton, Charles William (1966). The Shorter Cambridge Medieval History. Cambridge University Press.
  2. 1 2 Deanesly, Margaret (1960). A History of Early Medieval Europe, 476-911. Methuen. 41. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]