Barbara Bach
| Barbara Bach | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Barbara Goldbach |
| Jaiotza | New York, 1946ko abuztuaren 28a (79 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Augusto Gregorini (en) Ringo Starr (1981 - |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Familia | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Queens College (en) Dominican Commercial High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, modeloa eta argazki-modeloa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | judaismoa kristautasuna |
Barbara Ann Goldbach, artistikoki Barbara Bach (Queens, New York, 1947ko abuztuaren 27a) jatorri europarreko modelo eta aktore estatubatuarra da. The Spy Who Loved Me (euskaraz: Maite izan ninduen espioia) filmeko 'Bond neska' izan zen. The Beatles taldeko Ringo Starr bateria-jotzailearekin dago ezkonduta.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita judu eta ama katoliko irlandarraren alaba da. Bere amaren erlijioan hazi zen. Ikasketak bukatu eta 1964. urtean graduatu zen Queens-eko Dominican Commercial High School-en, New York-en. Handik urtebetera modelo-karrera meteorikoa hasi zuen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 urterekin top-model maila lortu zuen bere jaioterrian, Amerikan. Haren gaztetasunak, edertasunak, naturaltasunak Ford Models agentzia famatua erakarri zuten. Bere aurpegia askotan agertzen hasi zen modako katalogo eta aldizkarietan, batez ere Seventeen aldizkarian (1965 eta 1966 urteetan). 60ko eta 70eko hamarkadetan super modelo bihurtu zen (90-60 90eko neurriekin, irudi perfektua), Vogue USA (1966ko uztaila), ELLE Frantzia (1966), Gioia Italia (1967-1970) pertsonaien portadak protagonizatu zituen. Italiar enpresari bat ezagutu zuen, Augusto Gregorini, eta harexekin ezkondu zen 1966. urtean, eta Erromara joan zen bizitzera. Barbarak paper desberdinak egin zituen film italiarretan, Dino de Laurentisen La Odisea 1968 (Ulisesen abenturak) filmean paper txiki batekin debuta egin zuen, eta gero, Mio padre Monsignore, La tarantola dal ventre nero, Bambole di vetro, Il maschio ruspante, Pail caldo eta L'ultima chance chance filmetan ere parte hartu zuen. 1975. urtean banandu zen Augusto Gregorinirengandik eta Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zen, 1978. urtean lortu zuen dibortzioa legez.[3]
Barbara Goldbach-ek Tony Richardson ekoizle-zuzendariarentzat proba bat egin zuen etorkizuneko film baterako. Baina pelikula hori ez zen inoiz egin. 1976. urtean, ordea, Bond "Cubby" Broccoliren ekoizleak bideo horretan ikusi zuen kasualitatez, eta txundituta geratu zen. «Uste dut [esan zuen Broccolik] bizitza osoan ibili naizela Barbara Bach bezain bitxia den begiratzeko modu hori duen aktoresa baten bila». Eta orduan, 1977. urtean, Bond neska —Anya Amasova pertsonaia (Agente XXX)— antzeztu zuen The Spy Who Loved Me (euskaraz: Maite izan ninduen espioia) filmean izan zen. Lan horrek katapultatu egin zuen nazioarteko ospera eta sinbolo sexuala bihurtu zuen. Bere papera edozein neska Bond protagonistarentzat sortu zen garrantzitsuena zela esan zioten. Pelikulan egin zuen paperari esker, arrakasta handia izan zuen panpina bat sortu zuen (Madelman ekintza-figura bat film hori sustatzen zuen merchandising panpina eta haur-kotxeen bilduma baten barruan). Barbarak 27 urte zituen, aurpegi eta gorputz ederra zuen, baina bere jakinduriak eta talentuak erakarri zuen Cubby Broccoli ekoizlea.
1978. urtean, Barbarak Jugoslaviako gerlari bat interpretatu zuen, Force 10 from Navarone. Film horretan Edward Fox, Harrison Ford eta Robert Shaw ere parte hartu zuten. The Guns of Navarone (filma) filmaren historiaren jarraipen bat izan zen eta Barbarak paper nabarmena izan zuen.
1978-79an, Charlie's Angels telesail arrakastatsukoak Kate Jacksonen (Sabrina pertsonaia teleilean) ordezko baten bila zebiltzan. Mila neska, modelo eta aktoresa baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, hilabeteak eta hilabeteak probak egiten eta proba gehiago egiten eman ostean, azkenean bi neska faborito bainp ez ziren gelditu: Barbara Bach eta Shelley Hack. 1979ko apirilaren 13an, New York Daily News egunkariak eta munduko aldizkari askok jakinarazi zuten Barbara Bach zela Charlie's Angels berria. Espainiako ¡Hola! aldizkari arrosa ospetsuak ere azalean iragarri zuen, baina azken proban ekoizleek baztertu egin zuten, papera egiteko sofistikatuegia eta europarregia izateagatik. Beraz, 1979 eta 1980 urteen artean, Shelley Hackek ordezkatu zuen Kate Jackson Charlie's Angels telesailean.
1985. urtean "Give my Regards to Broad Street" filmean aritu zen, senar Ringo Starrekin eta Paul McCartney eta Linda McCartneyrekin batera.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barbara Bach 1966. urtean ezkondu zen lehen aldiz Augusto Gregorinirekin, hilabete batzuk lehenago hegazkineko hegaldi batean ezagutu zuen enpresari italiarrarekin. Bikoteak bi haur jaio izan zituen, Francesca (1968an) eta Gianni (1972an). Francesca Gregorini musika eta zinema murgildu da. Bach eta Gregorini 1978an dibortziatu ziren.
Ringo Starrek 1980an ezagutu zuen Bach, Mexikon, El cavernícola (Caveman) pelikularen grabazioan. Berehala maitemindu ziren. Ringok beti esan izan du Barbararekin ikusteaz bat maitemindu zela. 1981eko apirilaren 27an ezkondu ziren. 1980ko hamarkadaren erdialdetik, Bach geldirik egon da, bai modelo gisa, bai aktore gisa. Azken urteetan, Ringori lagundu dio bere emanaldietan, eta gizarte- eta karitate-ekintzetan hartu du parte, hala nola Hartutako Immunoeskasiaren Sindromearen (HIES) aurkako borrokan eta berak eta Beatlesen beste hiru emazteek (Olivia Harrison, Linda McCartney eta Yoko Ono) sortutako "El ángel rumano" fundazioan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.imdb.com (kontsulta data: 2026-03-27).
- ↑ «Biografía de la actriz Barbara Bach» www.barbara-bach.com (kontsulta data: 2026-03-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Barbara Bach» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-03-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pereira, Ver todas las entradas de Roberto; Candelabro, editor de la Revista Literaria El. (2023-10-29). «De Chica Bond A Esposa De Beatle: La Increíble Historia De Barbara Bach Y Ringo Starr - REVISTA LITERARIA EL CANDELABRO» revistaliterariaelcandelabro.blog (kontsulta data: 2026-03-27).