close
Edukira joan

Datil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datil
fruitu, janari, tropical fruit (en) Itzuli eta Q29043273 Itzuli
Historia
Honen produktuaDatil palmondo eta Phoenix
Datilak

Datila fruitu jangarria da, datil-palmondoak ematen duena. Fruitu mamitsua eta luzanga da, 4-6 zentimetro luze, barnean hezur luzaran bat daukana. Oso energetikoa da, azukre kantitate handia baitu (%70 inguru). Oinarrizko jakia da Ekialde Hurbilean eta Magrebean. Egipto, Iran, Aljeria eta Saudi Arabia dira munduko ekoizlerik handienak.

200 datil mota inguru daude: batzuk zuriak, handiak, oso azukretsuak eta jateko onak dira, eta beste batzuk txikiak, lehorrak eta azukre gutxidunak; azken horiek behin ehotuz gero irina ematen dute, ogiaren ordez erabiltzen dena. Zapaldu ondoren uretan hartzitzen jartzen badira, datil-ardoa izeneko edaria ematen dute.[1]

Ezaugarri nutrizionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso azukre eduki handia dute, %70 inguru. Gainera, oso aberatsa dira karbono hidratotan, burdinean, potasioan eta fosforoan. Bitaminak ere asko dituzte: A bitamina, C bitamina, tiamina, erriboflabina, niazina eta triptofanoa

Ezaugarri medizinalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzan onuragarritzat hartzen da. Naturopatian, asma, eztul, minbizi, tuberkulosi, bronkitis, sukar, urdaileko min, marranta, begi nekea eta gonokozia kasuetan preskribatzen da. Fruitu ondua, esnetan irakina, arnasbideak xamurtu eta irekitzeko erabiltzen da.

Datil ekoizle handienak – 2016
(tona metrikoak)
Egipto1.694.813
Iran1.065.704
Aljeria1.029.596
Saudi Arabia964.536
Arabiar Emirerri Batuak671.891
Irak615.211
Pakistan494.601
Sudan439.120
Oman348.642
Tunisia241.000
Mundu osoa8.460.000
Iturria: FAO[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. FAOSTAT:Crops. Elements:Production Quantity / Items:Dates / Years:2016, fao.org (kontsulta data: 2018-7-8).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]