close
Edukira joan

Dimasa jendea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dimasa jendea
Biztanleak guztira
c.262.413 2011ko zensoa
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Dima Hasao Barrutian;
Hizkuntza
dimasera
Erlijioa
Animismoa Xamanismo
Zerikusia duten beste giza taldeak

Dimasa jendea edo Dimasa Kachari jendea gaur egun Indiako ipar-ekialdeko Assam eta Nagaland estatuetan bizi den komunitate etnolinguistikoa da. Dimasera hizkuntza hitz egiten dute, tibeto-burman hizkuntza familia-hizkuntza. Nahiko komunitate homogeneoa eta esklusiboa da. Dimasa erresuma, Kamarupa erresumaren gainbeheraren ondoren Assamen sortu ziren lehen estatuetako bat izan zena, eurek ezarri zuten.

Dimasak Indiako ipar-ekialdeko biztanle zaharrenetakoak dira eta Kachari leinu ugarietako bat dira.

Dimasa Indiako ipar-ekialdeko etnia indigena goiztiarrenetako bat dela dirudi. Indiako ipar-ekialdeko talde etnolinguistikoen Bodo-Kachari familia handiaren parte dira, Boro, Tripuri, Rabha, Garo, Tiwa, Koch, Moran eta abar barne hartzen dituena; Indiako ipar-ekialdeko herriak denak.

Di-ma-sa, "ur handia" esan nahi du, Brahmaputra ibaiaren goiko adarreko Lohit ibaiaren beste izen bat dena, eta beraz, Dimasa, ur handietako jendea esan nahi du. Tribuaren endonimo bat erabitlzen dute: Ha-Tseng-Tsa edo Ha-Cheng-Sa, lurrreko edo ondarreko jendea esan nahi duena. Ha-Tseng-Sa tribuaren jatorrizko izena izan zitekeen Dilao (Lohit) eta Tsang ibaiaren (Brahmaputra) arteko haranean ezarri aurretik. Dimasa errege klanen folklorean zein erregearen oinordekoetan eta tituluetan islatzen da hori.[1]

Baroduwar Dimasa Kachari jauregia, Cachar-eko Khaspur-en, Assam barruti edo estatuan.

Antzinako Dimasa tradizioak dio duela hirurogei mila (60.000) Ilargi hilabete (Ilargi hilabete), beren antzinako lurra utzi zutela lehorte gogor bat jasan zutenean. Luzaroan noraezean ibili ondoren, Di-lao-bra Tsangi-bran finkatu ziren, Dilao (Lohit ibaia) eta Sangi edo Di-tsang (Brahamputra) ibaien elkargunean, Dimasa erresuma ezartzeko funtsezkoak izan ziren.[2]

Dimasak duela gutxi arte nekazaritzan aritu ziren, nekazaritza ibiltarian nagusiki; baina azken boladan hori aldatu egin da komunitatean aldaketa sakonak gertatu direnean.[3]

XVIII. mendean izandako arazo politikoei jarraituz, Dimasa buruzagia hegoalderago joan zen Katxarreko lautadan, eta banaketa bat gertatu zen haien artean: muinoetan bizi diren Dimasa jendea bizimodu tradizionalari eta bazterkeria politikoari eutsiz, lautadetako Dimasa jendeak ez dio bere bereizitasunei eutsi.

Beraz, ezberdintasun kultural eta erlijiosoetan oinarrituta, Dimasa herria bi talde bereizitan sailkatzen da. goi-lurraldeetakoak, ofizialki "Dimasa" izenaz ezagutzen dira dokumentuetan. Diasporako Dimasa jendea, lautadetakoa, hinduismora bihurtu ziren XIX. mendean eta Barman izenaz ezagunak dira (ofizialki, "Cacharreko bermanak") Barman Kacharis herriengandik bereizteko, Assam mendebaldean bizi den talde ezberdin bat.

Indiako gobernuak Cachar barrutian bizi diren dimasak, Indiako Scheduled Tribes (ezagupen ofiziala duten tribuak) taldeetako bat bezala onartzen ditu[4]

Dima Hasao Barrutian bizi dira gehienbat, Indiako Assam estatuko barruti autonomo administratiboa dena, Jatinga harana eta Dhansiri haraneko sakanak barruan hartzen dituena, Karbi Anglong barrutiko Diphu hiria eta Howraghat eskualdearen ekialdean, Mendebaldeko Karbi Anglongen, Nagaon barrutiko Kampur eskualdean, Hojai barrutian, Cachar barrutian, eta Manipurreko Jiribam barrutiko zati batzuetan hurrenez hurren.

Hojai-a (Dimasen apaiza) bi gizon dimasa artean, Cachar barrutiko Kanakpur herrixkan, erritual tradizional bat hasi aurretik.

Dimasa herria antzinako fede animista/xamanikoa jarraitzen du oraindik. Fede tradizionalaren eta hinduismoaren sinkretismo bat ikus daiteke Cacharren bizi diren Dimasengan.

Kailash Kumar Chhetrik liburua (Dimasa tribuaren sinesmen eta praktika tradizionalen esanahi ekologikoa, 2001) idatzi da Dimasa herriaren bizi sistemari buruz. Dimasa jendeak berezko sistema soziala du. Gizarte-sistema horrek kultura, tradizioa, eta sinesmen eta praktika erlijiosoak ditu, bizilekuaren lurrarekin eta bere izaerarekin lotuta daudenak. Lurra eta natura bere ekonomiaren, kulturaren, historiaren eta ondare dharmikoaren iturri dira.

Dimasa sinesmenari dagokionez, alde batetik, Sidney Endleyk (The Kacharies, 1911:33), animistatzat jotzen duena, idatzi du, arau gisa, ez dutela ez idolorik ez gurtzarik dimasen herri tipiko batean, baina dimasen buruan eta irudimenean lurrean, airean eta zeruan izaki espiritual ikusezin ugari bizi direla, normalean Madai izenez ezagutzen direnak.

Bestalde, Dipali Danda eta S.K. Barpujari idazleen hainbat erreferentzia aipatu ditu Humi Milenek bere idazlanean. Berak dionez, sei jainkok, dimasen antzinako jainkotzat hartzen direnak, Dimasa lurralde osoaren gaineko agintea dutela. Horrela sortu zen 'Area jiankoa' kontzeptua dimasen artean. Dimasen lur osoa euren kontrolpean dagoenez, badituzte hainbat santutegi mitologiko desegituratuak Dimasen eskualde tradizionalean barrena sakabanatuta. Eremu sakratu jakin batean bizi diren jainko eta jainkosek hango jendea babesten dutela eta haien patua kontrolatzen dutela uste dute. Egituratu gabeko santutegi horiek daikho dute izena, eta hamabi direla.uste da. Dimasen benetako gertaera enpiriko gisa, Madai Jainko goren gisa eta Daikho Jainko horren etxe gisa kontzeptua daude. Daikhoren esanahia bi hitzek osatzen dute, Madai edo Dai eta Kho, Jainkoaren etxetzat hartzen dena. Beraz, argi dago Kachariko dimasek bere egitura Dharmikoaren barruan, leku garrantzitsua ematen diela bere eskualde osoan barrena dauden hamabi daikhoei ere, hainbat egoera abstrakturekin batera.[5]

Dimasen Meghanarayan Hasnusa erregearen oroimena gordetzen deun inskripzioa Maibangen, Dima Hasao barrutian.

Dimasera sino-tibetar hizkuntza da, dimasa herriak Assamen eta Nagalanden (India) hitz egiten duena. Kachari-Kachin-Konyak hizkuntzen (SAL hizkuntzen) azpiadarreko Boro-Garo taldekoa da eta lotura estua du Boroera, Kokborokera eta Garoera hizkuntzekin. Dimasera aglutinatzailea da, hitzak aurrefinkapena, atzizkiak, konposatzea, erreduplikazioa eta onomatopeia bezalako prozesuen bidez eratuz. Sei bokal eta hamasei kontsonante dituen sistema fonologiko aberatsa du eta latinezko zein ekialdeko Nagari idazkera erabiltzen ditu idazteko. 2011ko erroldaren arabera, dimaserak 137.184 hiztun natibo inguru zituen, nahiz eta hizkuntza zaurgarritzat jotzen den etxeko ingurunetik kanpoko erabilera mugatua duelako, besteak beste.[6][7]

Dimasa hizkuntzaren banaketa, 1903ko Indiako Hizkuntzalaritza Azterketan jasotakoa.

Herriko buruzagi tradizionala, herri administrazioaren gailurrean dagoena, khunang bat da. Botere betearazlea eta botere judiziala ditu. Dillik (buruzagiaren laguntzailea) izeneko beste gizon baten laguntza du. Bere ondoan, hirugarren postuan dagoen daulathu dago. Daulathuen ondoan haphaisgaoa dago, bi urtez karguan dagoena. Herriko beste funtzionario batzuk phrai, montri, hangsbukhu eta jalairao dira.[8]

dimasek gizarte "zigilatua" osatzen dute —kide bakoitzak bere aitaren aldeko leinua du, berrogeitabi klan maskulinoetako bateko kidea da (sengphong—"ezpataren jabea") eta amaren aldeko leinu berrogeitabi klan femeninoetako batekoa (jalik edo julu).[9] Klan horiek daikhos izeneko hamabi lurralde-"zuhaizti sakraturen" artean banatzen dira. Beste batzuen arabera, 40 dira leinu maskulinoak.[10][11]

1994tik aurrera,Dimasa Komunitateak hala erabakita, Dima Hasaoko Kontseilu Autonomoak ofizialki urtarrilaren 27a Busu Dima jaialdiaren egun izendatu zuen.[12]

Jantziak eta apaingarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gioznek bi apaingarri mota baino ez ditu erabiltzen, Yaocher eta Kharik.

Emekumeek objektu gehiago erabil ditzateke, lepoko ikusgarri askotarikoak eta bestelako apiangarri:

  • Phowal: Coral eta zilarrezko alez egindako lepokoa; gizone ere erabil dezakete.
  • Jongsama: edozein koloretako bolatxo ttipiak egindako lepokoa, tartean koralezko eta zilarrezko bolatxoak dituena.
  • Rangbarsha: txanponez egindako lepokoa.
  • Chandrawal: zilarrezko hiru katez egindako lepokoa, lore-formekin.
  • Rmailik: perla ttipiez egindako lepokoa;
  • Likjao: Ale ttipi gorriz egindako lepokoa
  • Likshim: Ale ttipi beltzez egindako lepokoa
  • Khadu: zilarrezko eskumuturreko astuna
  • Khamaothai: zilarrezko edo urrezko belarritakoa
  • Yaoshidam: behatzeko eraztuna[13]

Dimasa Kachari taldearen dantza moldeak konplexuak dira izaeraz.[14] Dimasen edozein dantzak Baidima du izena (Bai-dantzae esn nahi du, eta Dima Dimasa esan nahi du).[15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Thousen, Vandana. «The Dimasa Narrative of Origin, Migration and Dispersal in the Rhetoric of Identity Construction.» ijrcs.org.
  2. Baruah, Manjeet. (2020-11-29). «Buranjis and Sankari Culture: Language and Narrative in Pre-colonial Textual Traditions» Frontier Cultures (Routledge India): 41–75.  doi:10.4324/9781003157281-4. ISBN 9781003157281. (kontsulta data: 2021-11-25).
  3. Ramirez (2007), 94. or.
  4. Kolb, Michael R.. Out Of The Hills Young Dimasas and Traditional Religion. Assam: North Eastern Social Research Centre, 30 or. ISBN 978-81-938785-0-7..
  5. Daikhos of Dimasas: The Regional Form of Practice and Dharma. .
  6. Evans, Jonathan P; Langthasa, Dhrubajit. (2023-01-01). «Dimasa language- structure and texts» Language and Linguistics.
  7. (Ingelesez) «Academia Sinica - Research Findings | New Publication of "Dimasa Language: Structure and Texts" by ILAS» www.sinica.edu.tw (kontsulta data: 2024-12-21).
  8. Haflongbar, Sangeeta; De, Aparajita. (2017-12-01). «Traditional Knowledge of Plant Classification among Dimasa Tribe of Dima Hasao District, Assam, India» Nelumbo 59 (1): 71.  doi:10.20324/nelumbo/v59/2017/115986. ISSN 0976-5069..
  9. Ramirez (2007), 2007. or.
  10. Surnames, Dimasa. (2021-04-25). Dimasa language surnames | Dimasa surnames list or abizena name. (kontsulta data: 2021-04-25).
  11. Monograph Series, Census of India. (1961). Dimasa Kacharis of Assam. .
  12. «Dimasa Cachari» Tribal Architecture in Northeast India (BRILL): 53–55. 2014-01-01  doi:10.1163/9789004263925_007. ISBN 9789004263925. (kontsulta data: 2021-11-25).
  13. «JPAM Doctoral Dissertation Listing 2016» Journal of Policy Analysis and Management 36 (3): 713–735. 2017-05-23  doi:10.1002/pam.22001. ISSN 0276-8739..
  14. Dance, Baidima. Baidima Dance | Dimasa Traditional Dance | Baidima Folk Dance of Assam - Traditional Folk Dances of India. (kontsulta data: 2021-04-25).
  15. Janssen, Rosalind. (2021-02-01). «The Pleated Dress of Nywty» PalArch's Journal of Archaeology of Egypt / Egyptology 17 (1): 1–11.  doi:10.48080/jae.v17i1.3. ISSN 1567-214X..
  • (2019ko ekainaren 30a) Annexure - Ib: List of Notified Scheduled Tribes, Census of India. Indiako gobernua.
  • Jacquesson, François. (2008). «Discovering Boro-Garo» History of an Analytical and Descriptive Linguistic Category.
  • Bareh, H. Gazetteer of India
  • Barman, N. K. Queen of Cachar of Herambo and the History of the Kachchhari
  • Barpujari, S. K. (ed) (1997) History of the Dimasas: from the earliest times to 1896 AD, Haflong: Autonomous Council, N.C. Hills District (Assam) .
  • Bathari, Uttam. (2014). Memory History and polity a study of dimasa identity in colonial past and post colonial present. .
  • Bhattacharjee, J. B. (1992). Barpujari, H. K. ed. The Comprehensive History of Assam. Guwahati: Assam Publication Board; The Kachari (Dimasa) state formation, 391–397 or..
  • Bordoloi, B. N. (1988) The Dimasa Kachari, Tribal Research Institute of Assam, Guwahati.
  • Danda, D. (1989) The Dimasa Kacharis of Assam, Concept Publishing co. New Delhi.
  • Gait, Edward A. (1906) A History of Assam, Calcutta.
  • Rhodes, N. G. and Bose, S. K. (2006) A History of the Dimasa Kacharis - As Seen through Coinage New Delhi : Mira Basu Publishers.
  • Roy, Babul (1998) "Socio-Cultural and Environmental Dimensions of Tribal Health: A Study among the Dimasa Kacharis and the Zeme Nagas of N. C. Hills in Assam" Ph. D. Thesis (Unpublished), Gauhati University, Guwahati, Assam (India).
  • Roy, Babul (2000) "Medical Pluralism and Pattern of Acceptance of Medicine among the Dimasa Kacharis of Assam" The Journal of Human Ecology. Kamal-Raj Pub., Delhi.
  • Roy, Babul (2002) "Descent groupings, belief system and social structure among the Dimasa Kacharies of Assam", Man in India, 82. lib., 1 eta 2 zk..
  • Ramirez, Ramirez. (2007). «Politico-ritual variations on the Assamese fringes: Do social systems exist?» Social Dynamics in the Highlands of Southeast Asia Reconsidering Political Systems of Highland Burma. Boston, 91–107 or..
  • Shin, Jae-Eun. (2020). «Descending from demons, ascending to kshatriyas: Genealogical claims and political process in pre-modern Northeast India, The Chutiyas and the Dimasas» The Indian Economic and Social History Review 1 (57): 49–75.  doi:10.1177/0019464619894134..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kai/ash Kumar Chatr (2001) “Ecological Significance of the Traditional Beliefs and Practices of Dimasa Kachari Tribe” , JJT 43/1 &2, 63-69 or.