close
Edukira joan

Drive-in

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autozinema, Alemaniako Neu-Isenburg herrian.

Drive-in, euskaraz: «autozinema» edo «autojatetxe», bai jatetxe nahiz zinema areto kasu, bezeroak bere ibilgailuaz bertaratu eta hartan dagoela zerbitzua jaso dezaken instalakuntza mota bat da. AEBetako kultura herrikoian oso errotua dagoen instalakuntza da.

Bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten mota honetako instalakuntzak ere badaude: banku, farmazia, supermerkatu, kafetegi, postetxe, edaritegi, beilategi nahiz ezkontza toki (Las Vegas hiriko autokaperak).

Jatetxeen kasuan, zerbitzariak ibilgailuan dauden bezeroengana haien eskaria hartzera oinez nahiz patinetan hurbiltzen dira eta jatetxetik eskatutako janarekin itzuli.

Zinema aretoen kasuan, ikusleak beren ibilgailuak aparkaleku handi batzuetan aparkatu eta ibilgailu barnetik filma aurrean dagoen pantaila erraldoi batean ikusten dute.[1]

Lehen instalakuntza hau 1921ean Texas estatuko Dallas hirian irekitako Kirby's Pig Stand jatetxea izan zen. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan autoen ugaritzearekin instalakuntza mota honen gorakada eman zen eta 1970eko eta 1980ko hamarkadetan garairik onena izan zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Don Sanders, Susan Sanders, (October 2003) The American Drive-In Movie Theater. Motorbooks International. ISBN 0-7603-1707-0