close
Edukira joan

Errata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errata bilduma bat. Adierazten da non dagoen txarto idatzitakoa, zein orrialdetan, zein lerrotan; nola idatzi den eta benetan zer idatzi nahi zen.

Errata bat testu bat idazterakoan, kopiatzerakoan, editatzerakoan edo argitaratzerakoan nahi gabe egindako akats tipografikoa da, gehienetan akats txikia.

Euskaraz singular edo mugagabean errata erabiltzen bada ere eta pluralean erratak, hitzaren jatorrian latinezko plural bat dago, (Latinez) errata (= akatsak), (Latinez) singularrean erratum edo corrigendum. Latinezko testuetan ohikoa zen Errata corrige! esalditik (Zuzendu akatsak!) datorrela uste da.

Errata argitaratutako testu batean zuzendu behar zen akatsa da; zuzendu behar zen akatsa baina editoreek, inprentakoek-edo, beranduegi antzemandako akatsa.

Inprentara testuak eramaten zirenean, ohikoak izaten ziren inprentako langileen akatsak. Testua inprimaturik egon eta gero, ohikoa izaten zen eranskin bat gehitzea akatsen bildumekin eta zuzenketekin. Normalean errata horien bilduma liburu baten atzealdeari lotuta egoten zen, Akats bakoitza zehazten zuen paper-zati bat, erroreen bilduma agertzen zen, non akatsak zeuzkaten orrialdeen aurretik edo ondoren lot zitekeen.

Erratak egoten ziren testuak eskuz idatzi eta kopiatzen zirenean, erratak egon dira testua inprentetatik atera direnean, eta erratak daude testuak testu prozesadore eta zuzentzaile automatiko eta edizio sistema aurreratuak erabiltzen diren garaietan.