Estatu unitario

Estatu unitario bat, politikan, estatuaren antolamendu mota bat da, boterea aginte zentro bakar batek gordetzen eta gauzatzen duena, estatuaren lurralde osoan jardunda. Horren azpitik egon daitezken administrazio guztiak (lurraldeak, eskualdeak edo udalak, besteak beste) gobernu zentralak emandako eskumenak soilik gauzatu ditzakete, hark izendatuta edo tokiko biztanleek bozketaz hautatuta.[1]
Munduko estatu gehienak egitura politiko unitario baten arabera daude antolatuak. Estatu unitarioen beste muturrean estatu federalak daude.
Estatu unitario modernoaren kontzeptua Frantzian sortu zen; Ehun Urteko gerraren (1337-1453) ondoren, sentimendu «nazionalek» Frantzia bateratu zuten. Gerrak bizkortu egin zuen Frantzia monarkia feudal batetik estatu unitario bihurtzeko prozesua. Geroago, frantsesek estatu unitarioak zabaldu zituzten konkista militarren bitartez, Europa osoan zehar Napoleondar gerren garaian, eta munduan zehar frantziar inperio kolonial zabalaren bitartez.[2] Gaur egun, prefetak Frantziako estatu sistema unitarioaren adierazle argiak dira, departamendu bakoitzean estatuaren ordezkari gisa, gobernu zentralaren politikak gauzatzeaz arduratzen baitira.[4]
Estatu unitarioak, alde batetik, eta federazioak edo estatu federalak, bestetik, oso desberdinak dira. Nazio Batuen Erakundeko kide diren herrialde gehienak gobernu sistema unitarioaz antolatuak daude.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu unitario batek, gehienetan, oinarrizko sistema edo erakunde hauek izan ohi ditu::
- Botere legegile bakar bat, herrialde osoarentzat legeak ematen dituena.
- Botere judizial bakar bat, zuzenbidea estatuko lurralde osoan aplikatzen duena eta Justizia Auzitegi Gorena ezartzen duena, jurisdikzioa herrialde osoan duelarik.
- Botere betearazle bakar bat, maila guztietako gobernariek osatzen dutena (presidentea, gobernadoreak, alkateak eta abar).
- Konstituzio politiko bakar bat, lurralde osoan aginpidea duena eta estatuko biztanle guztiak menpean dituena.
Beste era batean adierazita, estatu unitarioetan bakar eta bateratutzat jotzen dira:[5]
- Ordenamendu juridikoa.
- Gobernuaren agintea.
- Erabaki publikoen hartzaileak (herritarrak).
- Lurraldea.
Estatu unitario motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu unitario zentralizatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zentralismoa doktrina politiko bat da, zentralizazio politiko edo administratiboa aldarrikatzen duena. Hau da, zentralismoak sistema politiko bat sustatzen du, non gobernu zentralak botere eta ahalmen gehienak biltzen baititu herrialdea zuzentzeko. Beraz, estatuak bereganatzen ditu eskumen guztiak gobernu modu horretan.

Estatu erabat zentralizatu batean batasun politiko, territorial eta administratibo estu bat dago; hau da, gobernu zentralak erabaki politikoak hartzeko botere nagusia du, eta herrialdeko eskumen guztien kudeaketa administratiboaz arduratzen da. Gobernu antolamendu hau ez dago oso hedatua, bere forma hutsean ia mikroestatuetan bakarrik baita aplikagarri. Alabaina, badira beste gobernu modu zentralista ez hain garbiak, adibidez, Frantzian, non deszentralizazio administratiboa baitago[6] eta Hispanoamerikako herrialde batzuetan, non gobernu zentrala baitago, nazioz azpiko gobernu eskumen mugatukoekin.[7]
Estatu unitario deszentralizatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deskontzentrazioa edo deszentralizazioa administrazio teknika bat da, eskumenen jabetza edo egikaritza eskualdatzeko hierarkikoki mendekoa den administrazio publiko bereko beste organo bati. Deskontzentrazioa hierarkian lotutako organoen artean egiten da beti, beheranzko norabidean, jakina. Horrela, eskumenaren jabetza eskualdatzen bada —eta ez soilik eskumenaren aplikazioa edo erabilera—, eskumena jasotzen duen organoak berea balitz bezala erabiltzen du.[8] Nolanahi den ere, ez dago definizio zehatz bat ematerik deszentralizazio politikoaz, forma eta aldagai asko har ditzakeenez.[9]

Estatu erregionalizatuak dira estatu unitario deszentralizatuen molde bat. Estatuaren azpiko lurralde unitateei —erregioak; Espainian autonomia erkidego direnak— pixkanaka botere politiko propioak —nahiz ez jatorrizkoak izan— emandako estatu unitarioak dira. Eredu horren arabera, erregioak politikoki autonomoak diren arren, subiranotasun bakarretik abiatuta hartzen dute autonomia.[10]
Eskualde edo erregioek autonomia politiko handi bat eskuratu arren, estatu federalekiko desberdintasuna da estatu erregionalizatuan edo autonomikoan elementu nuklearra dela botere iturria legeria orokorra dela, aitortzen duena alderdien autonomiarako eskubidea. Zentrotik periferiara doan botere fluxu gisa deskriba daiteke, batasunari kalterik egin gabe. Lurralde unitateen autonomia politikoa duen estatu unitario bat da. Estatu federalean, aldiz, botere fluxua lurraldeetatik batasunera doa, hura sortzeko. Alderdi bakoitzak subiranoki erabakitzen du, berdinen arteko itun baten bidez, antolamendu zabalago bat sortzea; estatu autonomiko batean, ordea, integratutako alderdiek ez dute botere konstituziogile propiorik, eta estatu federalarenak baino kontrol askoz zorrotzagoen mende daude.[11]
Estatu unitarioen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublika unitarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrika Erdiko Errepublika
Albania
Aljeria
Armenia
Azerbaijan
Bangladesh
Barbados
Benin
Birmania
Boli Kosta
Bolivia
Botswana
Bulgaria
Burkina Faso
Burundi
Cabo Verde
Costa Rica
Djibuti
Dominika
Dominikar Errepublika
Egipto
Ekialdeko Timor
Ekuador
Ekuatore Ginea
El Salvador
Eritrea
Errumania
Eslovakia
Eslovenia
Estonia
Filipinak
Frantzia
Grezia
Guatemala
Guyana
Haiti
Hegoafrika
Hego Korea
Honduras
Hungaria
Indonesia
Ipar Mazedoniako Errepublika
Ipar Korea
Iran
Irlanda
Islandia
Marshall Uharteak
Israel
Italia
Kamerun
Kazakhstan
Kenya
Kirgizistan
Kiribati
Kolonbia
Kongoko Errepublika
Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kroazia
Kuba
Laos
Lesotho
Letonia
Libano
Liberia
Libia
Lituania
Madagaskar
Malawi
Maldivak
Mali
Malta
Mauritania
Maurizio
Mendebaldeko Sahara
Moldavia
Mongolia
Mozambike
Namibia
Nauru
Niger
Nikaragua
Palau
Panama
Paraguai
Peru
Polonia
Portugal
Ruanda
Samoa
San Marino
Sao Tome eta Principe
Senegal
Seychelleak
Sierra Leona
Singapur
Siria
Somalia
Sri Lanka
Sudan
Surinam
Tajikistan
Taiwan
Togo
Trinidad eta Tobago
Tunisia
Turkia
Turkmenistan
Txad
Txekia
Txile
Txinako Herri Errepublika
Ukraina
Uganda
Uruguai
Uzbekistan
Vanuatu
Vietnam
Yemen
Zambia
Zimbabwe
Zipre
Monarkia unitarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afganistan
Andorra
Antigua eta Barbuda
Bahamak
Bahrain
Belize
Bhutan
Brunei
Danimarka
Erresuma Batua
Espainia
Eswatini
Grenada
Herbehereak
Jamaika
Japonia
Jordania
Kanbodia
Kuwait
Liechtenstein
Luxenburgo
Monako
Maroko
Norvegia
Oman
Papua Ginea Berria
Qatar
Saint Vincent eta Grenadinak
Salomon Uharteak
Santa Luzia
Saudi Arabia
Suedia
Thailandia
Tonga
Tuvalu
Zeelanda Berria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Unitary state» EBSCO Research (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ (Ingelesez) Holmes, Urban Tigner; Schutz, Alexander Herman. (2012). A History Of The French Language. Whitefish: Literary Licensing LLC, 19. or. ISBN 978-1258477929. OCLC .1498662002.
- ↑ (Frantsesez) «Décret n°2004-374 du 29 avril 2004 relatif aux pouvoirs des préfets, à l'organisation et à l'action des services de l'État dans les régions et départements» Légifrance 2004-04-29.
- ↑ Frantziako legeriaren arabera, «prefeta estatuko agintearen gordailuzaina da, eta haren jardunaren koherentziaren bermatzailea bere ardurapeko lurralde osoan. Lehen ministroa eta ministro guztiak ordezkatzen ditu».[3]
- ↑ (Frantsesez) «État unitaire : définition et différences avec l'État fédéral» JurisLogic (web.archive.org) 2023-08-03 (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ (Frantsesez) «Qu'est-ce que la décentralisation ?» Vie publique (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Finot, Iván. (2007). «Los procesos de descentralización en América Latina» Investigaciones Regionales 10: 173-205. or. ISSN 1695-7253..
- ↑ (Frantsesez) «Décentralisation» Géoconfluences (web.archive.org) 2024 (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ (Ingelesez) Schneider, Nathan. (2019-07-04). «Decentralization: an incomplete ambition» Journal of Cultural Economy 12 (4): 265-285. or. doi:. ISSN 1753-0350. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Ribó & Pastor 2023, 605. or. .
- ↑ Ribó & Pastor 2023, 606, 610. or. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kelsen, Hans. (1924). «The Conception of the State and Social Psychology» The International Journal of Psycho-Analysis V.1: 1-38. or. ISSN 0020-7578..
- (Gaztelaniaz) Ribó, Rafael; Pastor, Jaime. (2023). «Estructura territorial del Estado» Manual de ciencia política (Madrid: Tecnos. Edit.: Miquel Caminal Badia, Xavier Torrens): 599-693. or. ISBN 978-8430987856. OCLC .1398465336.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Enciclopaedia Britannica: unitary state.