Kaldear
Kaldearra[1] tribu semita izan zen, jatorri arabiarrekoa, Kristo aurreko lehen milurtekoaren lehen zatian hegoaldeko Mesopotamian kokatu zena. Eskualde horri Kaldea izena eman zitzaion. Beren hizkuntzagatik, aramearrekin erlazionatuta daudela onartzen da, aramearrak iparralderago (iparraldeko Mesopotamian eta Sirian) finkatu ziren arren.
Kaldear inperioa edo neobabiloniarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiriak Babilonia mendean eduki zuen garaian, kaldearrek gogor aurre egin zieten. Asiriaren aginpidea ahuldu zenean, Nabopolasar kaldearra errege izatera iritsi zen. Babiloniako inperrioaren azken garaian erregeak kaldearrak izan ziren, haiek nomada izateari utzi eta sedentario bilakatu ondoren. Asiriarren kontrolpean egonondoren, Assurbanipal hil eta Nabopolasar kaldearrak XI. Dinastia Babiloniarra fundatu zuen. Horrela, medoen[2] erresumarekin mugak adostu zituzten eta Mesopotamia osoaren kontrola lortu, pixkanaka hiriak konkistatuz. Funtsean, inguruko botereak batu ziren Asiriarrak garaitzeko eta Ninive suntsitzeko.[3]
K.a. 626tik K.a. 539ra kaldear leinuak agindu zuen Babilonian. Izen hori ematen bazaio ere, azken bi erregeak asiriarrak ziren. Hauek izan ziren kaldear leinuko erregeak:
Beranduagoko erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar egileek, kaldear deitu zieten Babiloniako matematikari eta astrologoei. Garai modernoetan, Mesopotamiako katoliko erromatarrei kaldear izena ematen zaie.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Choubineh, Nathalie. «Medos» Enciclopedia de la Historia del Mundo (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ «Aitzinaroko Ekialde Hurbila o.a.a. I. milurteakoan» Unibertsitateko Indar Batasuna. Apunte bankua.