close
Edukira joan

Lewisita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lewisita
Formula kimikoaC2H2AsCl3
SMILES kanonikoa[As(Cl)Cl)Cl&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
SMILES isomerikoa
C(=C/[As](Cl)Cl)\Cl
MolView[As(Cl)Cl)Cl 3D eredua]
Konposizioaartseniko, karbono, kloro eta hidrogeno
EponimoaWinford Lee Lewis (en) Itzuli
Mota2-chlorovinyldichloroarsine (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,89 g/cm³ (25 ℃)
Errefrakzio indiziea1,6076
Fusio-puntua0,1 ℃
Irakite-puntua190 ℃
Masa molekularra205,844 Da
Arriskuak
NFPA 704
1
4
1
Eragin dezakelewisite exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyGIKLTQKNOXNBNY-OWOJBTEDSA-N
CAS zenbakia50361-05-2
ChemSpider4522971
PubChem5372798
NBE zenbakia2810
UNII1HMJ948W6A

Lewisita konposatu organikoa da C2H2AsCl3 formula duena organoartseniko konposatuen klasekoa. Likido kolorgea da. Etanoletan eta ohiko disolbatzaile organikoetan disolbagarria da. Narritagarria eta toxikoa da[1].

Lewisita azetilenoa eta artseniko trikloruroarekin erreakzionaraziz sintetizatzen katalisatzaile egoki bat usatuz, merkurio kloruroa esaterako. Normalean lewisitaren dimeroa eta trimeroa ere agertzen dira eta destilazio zatikatuz bereizten dira[2].

Lewisite2 Lewisite 3
Dimeroa: lewisita II Trimeroa: lewisita III

Lewisita gerra kimikoan usatzeko prestatzen da agente besikatzaile gisa. Ez dago ebidentziarik inoiz erabili denik gerran[3][4].

Lewisitaren moduko besikatzaileak gorputzaren kanpoko zein barruko atalei eragiten diete. Besikatzaileek ehunen hantura, babak eta suntsipen orokorra eragiten dituzte. Lurrunek eragin handiagoa dute gorputzeko eremu hezeetan, begietan adibidez. Besikatzaileak arnasteak biriketako mintzak puztu (edema) eta likidoz betetzea eragin dezake. Heriotza oxigeno faltagatik gertatzen da.. Besikatzaileak arriskutsuak dira arnastuz, larruazalen zehar hartuz eta irentsiz. Halaber, artseniko-besikatzaileak kartzinogenotzat hartu behar dira[5]

Errefererentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Lewisite» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2026-04-04).
  2. Lewis,, R.J. Sr. (2001). Hawley's Condensed Chemical Dictionary 14th Edition. John Wiley & Sons, Inc, 261 or..
  3. Mariaje, Jauregi. (1989-01-01). «Laborategitik gerra-frontera» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2026-04-04).
  4. (Ingelesez) «Lewisite (L): Blister Agent | NIOSH | CDC» www.cdc.gov 2023-05-22 (kontsulta data: 2026-04-04).
  5. Ellison, D.H. (1999). Emergency Action for Chemical and Biological Warfare Agents. CRC Press, 52 or..