Lignum Crucis
| Lignum Crucis | |
|---|---|
| Christian cross (en) | |
| Materiala(k) | zurra |
| Honen parte | Benetako Gurutzea |
Lignum crucis (latinez, «gurutzeko zura») kristautasunaren erlikia bat da, erromatarrek Nazareteko Jesus gurutziltzatzeko erabilitako gurutzearen ezpal edo zati benetakoak izendatzen dituena.
Benetako Gurutzea erlikia gisa ezaguna izan zen kristautasunean Erdi Aroan, Santa Helenak aurkitu zueneko kondaira ezaguna egin zelarik. Baina gurutzaden garaian Hattingo guduan (1187) hura zeramaten soldadu kristauek galdu egin zuten parterik handiena (beso bat Konstantinoplan zegoen=, eta musulmanek orduan hartu eta desagerrarazi egin omen zuten.[1] Gurutzearen besoa, Konstantinoplan egon zena, 13. mendean Parisera iritsi zen, eta Frantziako Iraultzaren urteetan galdu zen.
Harrezkero, ez da gurutzearen erlikia oso edo handirik gordetzen eliza kristauetan, baina toki askotan bai ordea zur zati txikiak, ezpalak, lignum crucis direlakoak.
Estaurotekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lignum crucisak gordetzeko erlikia-ontziek izen berezi bat ere badute: estaurotekak dira.
Izatez, hain ugariak dira erlikia hauek, non Erreforma protestantearen garaian ospetsua bihurtu zen Kalbinok esandakoa, Kristoren gurutzearen zatiekin itsasontzi handi bat bete zitekeela[2]. 1870ean, Charles Rohault de Fleury batek gaia aztertu zuen bere "Mémoire sur les instruments de la Passion"-en, eta ondorioztatu zuen Gurutzearen erlikia guztien batura hiru metroko altuerako gurutze baten herena dela. [3]

Estauroteka ezagunak dira: Limburgokoa (X. mendekoa), Cosenzako katedralekoa eta Napoliko katedralekoa (XII. mendekoa). Genovako katedralean gordeak ere (XIII. mendea) badu ospea. Erromako Jerusalemgo Gurutze Santuaren Basilikan dago, Letrango San Joan Basilikatik metro gutxira. Beste zati batzuk Espainian daude, Santo Toribio de Liebanako monasterioan (Kantabria) dagoena munduko handienentzat jotzen da[4] eta ospetsua da baita ere Caravaca de la Cruzen gordetakoa (Murtzia).
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian ere badira lignum crucis gisa gordetako erlikiak: bat nabamena Iruñeko Katedralean gordea (Bizantzioko enperadore baten oparia) [5], Gurutze Santuaren komentukoa Gasteizen [6], Done Mikel Aralarkoaren irudia bera estauroteka bat da [7], Aberingo elizakoa [8], Lezamakoa [9], Artaxoakoa [10], eta beste batzuk museoetan eta Aste Santuko kofradien eskuetan gordeak.
Lignum Crucisak munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait lignum crucis batzuen kokapena jarraian.
Europa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Heiligenkreuzen abadia
- Viena, Altxor Inperialean (Schatzkammer)
- Athos mendia, Xeropotamouko monastegia
- Athos mendia, Kutlumusioneko monastegia
- Athos mendia, Megisti Lavrako monasterioa
- Varlaamgo monasterioa, Meteora
- Agia Triadako monasterioa, Meteora
- Bratislava, San Martin Katedrala
Frantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nancy, Nancyko katedrala
- Paris, Sainte-Chapelle: XIII. mendean eraiki zen Luis IX.aren (San Luis) aginduz, eta Sainte-Chapelle Pasioaren erlikiak gordetzeko diseinatu zen, Arantzako Koroa Sakratua eta Vera Cruzen zati bat barne, erregeak 1239an eta 1241ean erosi zituenak.
- Orleans, Gurutze Santuaren katedrala: Gurutze Santuari eskainitako katedral honek Jesus gurutziltzatu zuten gurutzearen erlikiak gordetzen ditu. Erlikiak sakristian daude ikusgai, beste objektu sakratu batzuekin batera.
- La Vraia Croix, Bretainian: Vera Cruz kaperan Erdi Aroan zaldun gurutzatu batek ekarritako erlikiak kontserbatzen dira.
- Poitiers, Poitiers-eko katedrala: Vera Cruz-en erlikia bat dauka, Karlomagnori emana.
- Saint-Michel de Cuxa abadia (Ekialdeko Pirinioak)
- Sens, Senseko Katedrala
- Toulouse, Tolosako katedrala
Italia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian ezagunenak dira Santa Cruz del Voto delakoa, Caravacako gurutzea, Caspeko Benetako Gurutzea, eta Santo Toribio de Liébanaren monasterioko Lignum crucisa.
Polonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugal
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coímbra, katedrala
- Batalhako monasterioa
- Studenicako monasterioa
Latinoamerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guatemalako Aste Santuan ateratzen dute 1533tik hiriburuko San Frantzisko tenplu historikoko Santa Vera Cruz Kofradiakoa.
Popayanen (Kolonbia) Jesu kristo gurutziltzatuaren irudi bat dago, "Santo Cristo de la Veracruz" izenekoa, Juan Martínez Montañés jienarraren lana, XVII. mendearen hasierakoa. Esaten denez, irudi horren gurutzearen barruan Kristoren jatorrizko gurutzearen zati edo ezpal txiki bat dago, Sebastian de Belalcázar konkistatzaileak Espainian eskuratutakoa. [11]
Hondurasen Benetako Gurutzearen zati bat dago, Bulgariako Historia Museoak eman zuena, bi herrien arteko anaitasun keinu batean. Venezuelan Santa Cruz elizan da bat, Barquismeton. Txilen Vera Cruz Parrokian da bat Santiagon eta Jesusen Bihotzaren elizan beste bat Valparaisoko Elizbarrutian. Perun Vera Cruz basilikan dago bat, Liman. Beste ezpal bat, Argentinako Cordoba probintzian dagoen Reduction herrian dagoen Heriotza Onaren Jaunaren Santutegian gurtua da
Gurutzearen arbola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lignum crucis «gurutzearen zuhaitz» gisa ere itzul daiteke, eta izen hori erabili da Kristo hil zen gurutzea ikonografikoki adierazteko. Gurutzearen eta bizitzaren zuhaitzaren (Lignum vitae) arteko konparazio hau originalki, dirudienez, Tertulianori zor zaio, nahiz eta Buenaventurak bere Lignum vitae liburuan xehetasunez tratatu zuen. Gero, Eckhart maisuak edo Johannes Taulerrek ere glosatu zuten.
Analogia hau Benantzio Fortunatoren Crux fidelis ereserkian ere erabiltzen da:
Crux fidelis inter omnes
arbor una nobilis,
nulla talem silva profert,
flore fronde germine!
Dulce lignum
dulces clavos,
dulce pondus sustinens.[12]
Kristo «Adan berritzat» hartzean ezartzen da konparazioa. Horrela, gurutzea Bibliako Hasierako sugearen zuhaitzaren antitesia izango litzateke. Irudi hau izugarri zabaldu zen XIV. mendetik aurrera.
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «What happened to the True Cross of Christ?» Aleteia — Catholic Spirituality, Lifestyle, World News, and Culture 2018-03-07 (kontsulta data: 2023-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ansede, Manuel. (2016-03-25). «Los fragmentos de la cruz de Cristo dan “para llenar un gran barco”» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2023-04-01).
- ↑ «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: The True Cross» www.newadvent.org (kontsulta data: 2025-05-18).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2021-04-19 (kontsulta data: 2025-05-18).
- ↑ PAMPLONA, JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA E. INSTRUCCIÓN Nº 1 DE. (1932). «"Pamplona. Catedral - Relicario esmaltado del "Lignum Crucis" regalado por el rey de Constantinopla Migu I Paleologo al Rey Don Carlos III el noble de Navarra (Siglo XV)"» portalcultura.navarra.es (kontsulta data: 2023-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Exprés, Norte. (2022-09-13). «En Vitoria "hay" un trozo de la cruz de Cristo» Norte Exprés | Noticias de Vitoria-Gasteiz y Álava. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) La efigie de San Miguel – Santuario San Miguel de Aralar. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Alkaest. (miércoles, 21 de septiembre de 2011). «Laberinto Románico: Aberin, tabernáculo Templario del milagroso Lignum Crucis.» Laberinto Románico (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Santa Cruz - Ermita del Cristo (Lezama)» Ermitas de Bizkaia (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Lignum Crucis de Artajona ha vuelto a su lugar original – Itineris COMA. 2021-09-15 (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Caicedo Montúa, Francisco A.. (2005). Junta permanente pro Semana Santa de Popayán. Editorial López, 19 or. ISBN ISBN 978-958-9393-68-0..
- ↑ «Crux fidelis (Pange lingua gloriosi proelium certaminis) - Gregorianum.org» www.gregorianum.org (kontsulta data: 2025-05-18).