close
Edukira joan

Mattighofen

Mattighofen
Austriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Garaia
Austriako barrutiaBraunau District
Posta kodea5230
Geografia
Koordenatuak48°06′24″N 13°08′58″E / 48.1067°N 13.1494°E / 48.1067; 13.1494
Mapa
Azalera5,16 km²
Altitudea454 m
MugakideakSchalchen, Munderfing, Pfaffstätt eta Pischelsdorf am Engelbach
Demografia
Biztanleria6.524 (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea1.264 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia07742
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaBR
mattighofen.at eta mattighofen.at

Mattighofen Austriako udalerri bat da, Braunau barrutian. 2018ko erroldaren arabera 6.524 biztanle zituen, 5,16 kilometro karratuko azaleran.

Stadtplatz kale zabalaren inguruan ardazten da herria. Kalearen ertzetan kolorezko etxeak lerrokatzen dira eta iparraldeko muturrean eliza eta jauregia kokatzen dira

Mattighofen Bavariako dukerrian sortu zen. 757. urtean Karolingiar dinastiak Kaiserpfalz (jauregi) bat bertan zuela dokumentaturik dago. 1007an Frankfurteko sinodoan Henrike II.ak Bambergeko apezpikuaren eskutan utzi zuen.[1]

XVI. mendean Wittelsbacheko etxeak eskuratu zuen eta Bavariako Ondorengotza Gerraren ondoren Austriako artxidukerriak hartu zuen.

Mattighofenek 1986an eskuratu zuen herri estatusa.

KTM moto ekoizlea Mattighofenen sortu zen 1934an eta egoitza nagusia bertan dago.[2]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mattighofengo jauregia
  • Mattighofengo parrokia
  • Inn-Salzach eraikina

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mattighofen - Municipality» RouteYou (kontsulta data: 2025-05-24).
  2. (Gaztelaniaz) «KTM Motohall | KTM España» www.ktm.com (kontsulta data: 2025-05-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]