close
Edukira joan

McAfee

Wikipedia, Entziklopedia askea
McAfee
Datuak
Izen ofiziala
McAfee, LLC, McAfee Associates, Inc. eta Intel Security Group
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaSoftware fabrika, Segurtasun informatikoa eta Antibirusa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaEuropean Committee for Interoperable Systems (en) Itzuli eta CVE Numbering Authority (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko sozietate
JabeaIntel eta TPG (en) Itzuli
Balore-burtsaNASDAQ
Historia
Sorrera1987
Sortzailea
AurrekoakTrusted Information Systems (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: McAfee Twitter: McAfee Bluesky: mcafee.com LinkedIn: 2336 Youtube: UCpvWmi8WBh_2RedB5-xDOXg Edit the value on Wikidata

McAfee Corp. ('mækəfiː ahoskatua,[1] lehen McAfee Associates, Inc. (1987-1997 eta 2004-2014), Network Associates Inc. (1997-2004) eta Intel Security Group (2014-2017) deitua) zibersegurtasun arloan lan egiten duen estatubatuar konpainia multinazionala da, Santa Claran egoitza duena.

Enpresa 1987an sortu zen McAfee Associates izenarekin, John McAfee fundatzailearen omenez. 1997an, McAfee Associates eta Network Generalen arteko fusioaren ondorioz, izena Network Associatesengatik ordezkatu zuten.[2] 2004an konpainiak berregituraketa sakona jasan zuen. Urte hartako udaberrian, Magic Solutions filiala Remedyri saldu zioten, BMC Softwareren filial bati. Udan, Sniffer Technologies filialak bide beretik jarraitu zuen, eta Network General izeneko enpresak eskuratu zuen (jatorrizko jabearen izen bera). Era berean, konpainiak izena aldatu zion berriro McAfeeri, segurtasunarekin lotutako teknologietan oinarritutako bere politika islatzeko.[3]

McAfeek erosi edo saldu dituen enpresen artean Trusted Information Systems dago,[4] Firewall Toolkitaren garapenaz arduratu zena, Gauntlet Firewall software komertzialerako software librearen zimenduak izan zirenak, geroago Secure Computing Corporationi saldu zitzaiona. TIS Labs/NAI Labs/Network Associates Laboratories/McAfee Research-en gaineko kontrolaren ondorioz, Network Associatesen eragina nahiko handia izan zen kode irekiko softwarearen munduan, eta hainbat sistema eragileren zatiak ekoiztera iritsi zen, hala nola Linux, FreeBSD edo Darwin, baita BIND izenen zerbitzariari eta protokoloari egindako hainbat ekarpen ere.

1998ko ekainaren 9an, Network Associatesek Dr Solomon's Group P.L.C. erostea erabaki zuen, birusen aurkako softwarearen garapenean Europan liderra zen enpresa.[5]

2003ko apirilaren 2an, IntruVert Networks enpresa sortu zuten, intrusio-erasoak prebenitzeko teknologia garatzen zuena.

2006ko apirilaren 5ean, McAfeek aurrea hartu zion Symanteci SiteAdvisor erostean. Softwarea deskargatzean edo formularioak betetzean malware edo spamaren arriskuez ohartarazten dituen zerbitzua da.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) McAfee 2022-03-02.
  2. (Ingelesez) Ben Heskett, Tim Clark. (1997-10-14). «McAfee, Network General to merge» CNET news.
  3. (Ingelesez) John Leyden. (2004-4-23). «Network Associates sells Sniffer... and becomes McAfee again» The Register.
  4. (Ingelesez) «Network Associates acquiring Trusted Information» The New York Times 1998-2-24.
  5. (Ingelesez) «Network Associates to acquire Dr. Solomon's» The New York Times 1998-6-10.
  6. (Ingelesez) Robert McMillan. (2006-6-19). «McAfee sets e-commerce boost for SiteAdvisor» Network World.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.