Nurhaci
Itxura
Nurhaci (Hetu Ala, Mantxuria, 1559ko maiatzaren 14a – Aijipu, 1626ko irailaren 30a) khan eta Qing dinastiaren sortzailea izan zen.
Aisin Gioro klaneko kide izan zen eta mantxuar tribuak bateratu eta berrantolatu zituen, Zortzi Estandarteen sistema militarra sendotu zuen, eta Ming eta Joseon dinastien aurkako erasoak egin zituen.
Liaodong eskualdea konkistatu zuen Ming dinastiaren lurraldearen ipar-ekialdean, eta bere ondorengoek 1636an Qing dinastia aldarrikatzeko oinarriak jarri zituen. Mantxu hizkuntzarako idazkera berri bat sortzea ere egozten zaio.