close
Edukira joan

Poliakrilato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poliakrilato
Motaacrylic resin (en) Itzuli eta organic polymer (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin60746

Kimikan poliakrilatoak dira azido akrilikoa eta bere deribatuak, alkilo-esterrak bereziki, monomero gisa usatuz prestatzen diren polimeroak. Polimero hauen ezaugarri nagusiak gardentasun, hausturarako erresistentzia eta elastikotasuna dira[1].

poliakrilatoen egitura

Poliakrilatoak erradikal-polimerizazioz prestatzen dira emultsio-polimerizazioz edo masa-polimerizazioz[1].

Kopolimeroak ere osatzen dituzte, etsenplurako azido metakrilikoaren esterrekin.

Poliakrilatoak erabilera-esparru zabala dute: estaldurak, pinturak, erretxinak, adhesiboak eta kosmetika-produktuak, besteak beste[2].

Hauen artean ezagunenak poli(sodio akrilato)a, poli(etil akrilato)a eta poli(butil akrilato)a dira. Atzen bi hauei poliakrilato-kautxu esaten zaie eta beroarekiko eta olio mineralekiko erresistenteak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Penzel, Erich. (2000). «Polyacrylates» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd)  doi:10.1002/14356007.a21_157. ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-01-05).
  2. Poth, Ulrich; Schwalm, Reinhold; Schwartz, Manfred; Baumstark, Roland. (2011). Acrylatharze. Vincentz Network ISBN 978-3-86630-820-6. (kontsulta data: 2025-01-05).