close
Edukira joan

Shanera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shanera
လိၵ်ႈတႆး
Datu orokorrak
Hiztunak3.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Asiako hizkuntzak
tai-kadai hizkuntzak
Kam–Tai
tai hizkuntzak
AlfabetoaShan (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2shn
ISO 639-3shn
Ethnologueshn
Glottologshan1277
Wikipediashn
Linguasphere47-AAA-ae
IETFshn

Shanera[1] (ၵႂၢမ်းတႆး) tai-kadai familiako hizkuntza da, shan herriak darabilena.[2]

Thailandierarekin bat ez datozen bost tonu ditu, eta enfasia emateko erabiltzen den seigarren tonu bat. Thailandieraz ภาษาไทใหญ่ Tai Yai edo Tai Long izenaz ezagutzen da.

Hizkuntzaren erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu zehazki shan hiztunen kopurua, batez ere zaila delako haien kopurua zehaztea. 2001ean, Patrick Johnstonek eta Jason Mandrykek 3,2 milioi hiztun zenbatu zituzten Myanmarren; 2006an Mahidol Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Institutuaren arabera, Thailandiako hiztunak 95.000 ziren.[3] Myanmarko shan biztanleria 2019an 4.593.000 pertsonakoa zela zenbatetsi bazen ere, hizkuntzaren hiztun kopurua 3,2 milioi ingurukoa zela jotzen zen.[2]

Shan askok tokiko dialektoak ere hitz egiten dituzte, baita auzotarren hizkuntzak ere merkataritza-harremanetarako.[4] Thailandiako herri-kulturaren kontsumoa handia da shanen aldetik (telesailak, musika, karaokea).[5] Myanmarko gerra zibila dela eta, shan biztanleria bere hizkuntzan alfabetatzea oso murritza da.

Myanmarko Informazio Ministerioak 2013ko amaieran iragarri zuen hizkuntza gutxituetako telebista-kate bat jarriko zuela martxan, eta, horren barruan, shanerazko bi orduko emankizunak emango zirela egunero.[6][2]

Shanera irakas-hizkuntza gisa erabiltzen da hezkuntza informal eta monastikoan, nahiz eta gobernu zentralak duela hamarkada batzuetatik presioa egiten duen gobernu-erakundeetako hezkuntza formala birmanieraz izan dadin. 2014ko Hezkuntzari buruzko Lege Nazionalak soilik aurreikusten du (43. eta 44. artikuluak) eskualdeetako hizkuntzak irakasteko hizkuntza gisa erabiltzea oinarrizko mailetan. Goragokoetan irakasgaitzat hartzen ditu, ez komunikazio-hizkuntzatzat.[2][5]

Shanera literatura-baliabide gisa erabili izan da mende gutxi batzuetan, bai erlijio-testuetarako, bai testu sekularretarako. Horretarako, hainbat idazketa-sistema erabili dira, baina zabalduena – shanerazko alfabetoa birmaniar alfabetotik eratorria – shan soinu guztiak islatzeko soilik aldatu zen, XX. mendearen bigarren herenaren amaieran.[7] Liburu, egunkari eta beste argitalpen erregular ugari daude shaneraz, baita irratiak ere.[2][5]

Funtsean hizkuntza monosilabikoa da, eta tonuak erabiltzen ditu bestela berdin ahoskatuko liratekeen hitzak bereizteko. Thailadierarekin eta laoserarekin oso lotuta dagoen arren, monosilabismo ezorrotzagoa duelako eta birmanierazko maileguak modu esanguratsuan erabiltzen dituelako bereizten da.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sai Kam Mong. The History and Development of the Shan Scripts. Chiang Mai, Thailand: Silkworm Books, 2004. ISBN 974-9575-50-4
  • The Major Languages of East and South-East Asia. Bernard Comrie (Londres, 1990).
  • A Guide to the World's Languages. Merritt Ruhlen (Stanford, 1991).
  • Shan for English Speakers. Irving I. Glick & Sao Tern Moeng (Dunwoody Press, Wheaton, 1991).
  • Shan - English Dictionary. Sao Tern Moeng (Dunwoody Press, Kensington, 1995).
  • An English and Shan Dictionary. H. W. Mix (American Baptist Mission Press, Rangoon, 1920; Revised edition by S.H.A.N., Chiang Mai, 2001).
  • Grammar of the Shan Language. J. N. Cushing (American Baptist Mission Press, Rangoon, 1887).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.