close
Edukira joan

Subsidentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Subsidentziak apurtutako bide bat

Subsidentzia geologia eta ingeniaritzan lurrazalaren beherazko mugimenduari esaten zaio. Ozeanografian itsasoko ur masen mugimenduari eta metereologian aire masena.

Lurraren susidentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren subsidentzia arrisku naturala da, lurraldeko eremu zabalei eragiten diena, kalte ekonomiko handiak eta alarma sozial handia eraginez. Lurraren subsidentzia hainbat arrazoirengatik izan daiteke, hala nola material sakonen disoluzioagatik, lurpeko obren edo meatze-galerien eraikuntzagatik, lurraren higadura sakonagatik, lurzoruaren alboko fluxuagatik, lurra osatzen duten materialen trinkotzeagatik edo jarduera tektonikoagatik. Kausa horiek guztiak lurraren azaleran agertzen dira, deformazio bertikalen bidez. Deformazio horiek milimetro gutxitatik metro batzuetara alda daitezke, minututik urtera aldatzen diren aldietan.[1]

Geologiako subsidentziak gainazal baten hondoratze progresiboa deskribatzen du, normalean litosferarena, dela plaka tektonikoen mugimendu erlatiboagatik (plaken konbergentzia eta dibergentzia barne hartzen dituzte), dela, eskala txikiagoan, arro sedimentarioetan lurra finkatzeagatik (askotan, gizakiaren eraginez azeleratua, hala nola petrolio-arroen edo lurpeko uren erauzketaren kasuan), dela sumendien inguruko eremu txikietan jarduera bolkanikoa eteteagatik, atoloien kasuan gertatzen den bezala.

Ingeniaritzan, subsidentzia da meatzaritzako arazorik handienetariko bat, eta lurrazpian egiten diren galeriek eta putzuek eragin dezakete, baina beste arrazoi batzuk ere egon diatezke.

Atmosferako aire masena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteorologian, subsidentzia goiko geruzetako aire hotzaren beheranzko mugimendua deskribatzen du; jaitsiera hori, hain zuzen ere, hotzean airearen dentsitatea handitzeak eragiten du.

Itsasoko urena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeanografian, subsidentzia esaten zaio ur ozeanikoak kontinenteko kostaldean hondoratzeari (oro har kontinenteen ekialdeko kostaldeetan). Bertan, ekialdetik mendebalderako itsas korronteek (ekuatorialak eta beste batzuk) ur kantitate handia metatzen dute, eta itsaspeko hondoak kontrako norabidean (mendebaldetik ekialdera) egiten du, lurreko errotazio-mugimenduari jarraituz. Bestela esanda, atmosferan gertatzen den bezala, tropikarteko eremuan, korronte ekuatoriala lurreko errotazio-mugimendu horri inertziaz emandako erantzun gisa sortzen da. Egia esan, azalpen hori nahiko sinplea da; izan ere, Lurraren errotazio-mugimenduaren kontrako norabidean dauden uren konpentsazioa ez da soilik ozeanoaren hondoan egiten ekuatore-eremuan bertan, baizik eta gainazalean, bai eskala txikian (kontrako korronte ekuatorialak sorrarazten ditu), bai eskala askoz ere handiagoan, hala nola mendebaldetik ekialderako korronteetan (Golkoko itsaslasterra Atlantikoan eta Kuroshio itsaslasterra Ozeano Barean, Ipar hemisferioari eta Hego Hemisferioko Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoari dagokienez).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tomás Jover, Roberto; Herrera García, Gerardo; Delgado Marchal, José; Peña Mondragón, Fernando. (2009). «Subsidencia del terreno» Enseñanza de las ciencias de la tierra: Revista de la Asociación Española para la Enseñanza de las Ciencias de la Tierra 17 (3): 295–302. ISSN 1132-9157. (kontsulta data: 2025-11-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subsidencia. gencat. Institut Cartogràfic i Geològic de Catalunya

Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.