Pickert
| Pickert | |
|---|---|
| potato-dough dumpling (en) | |
| Materialak | patata |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Pickert, Lippischer Pickert ere deitua, krepe mota bat da (pfannkuchen-en oso antzekoa). Antzina, alemaniar plater hau pobreen janaritzat hartzen zen, Ipar Renania-Westfaliako Lippe eskualdetik sortua.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osagaien sinpletasun eta austeritateagatik, jende pobrearen janaritzat har zitekeen: irina, ura, legamia freskoa, arrautzak, mahaspasak eta patata birrindua. Horiek guztiak nahasten dira orea osatzeko, eta zartagin batean frijitzen da leberwurst-ekin (saltxitxa mota bat), aran-purea, zwetschenmus-ekin (beste aran mota baten purea), gurinarekin, marmeladarekin, sagar-purea edo, bestela, erremolatxa-melazarekin (rübenkraut).
Zehaztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pickert-en prestaketa sukaldaria Ekialdeko Westfaliakoa edo Hego-ekialdeko Osnabrück-ekoa den araberakoa izango da.
Westfaliako Pickert-ak patatak ditu osaeran, irina, arrautzak, esnea eta gatza gehitzen baitzaizkio pastari. Prestaketa burdinurtuzko plaka berezi batean (Pickertplatte) poliki egosten da, eta bakarra da erraz eskura ez dagoelako eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen delako. Hirugihar zati bat jartzen da plaka bero horretan, eta gero pasta xafla oso meheak gehitzen zaizkio beroak gorritu arte. Normalean gatz eta gurin pixka batekin jaten dira, kafe freskoarekin lagunduta.