close
Edukira joan

Adam Olearius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adam Olearius

Bizitza
JaiotzaAschersleben, 1599ko irailaren 23a
HerrialdeaRoman Catholic Diocese of Halberstadt
Schleswigeko Dukerria
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaGottorf Castle (en) Itzuli, 1671ko otsailaren 22a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, hizkuntzalaria, liburuzaina, diplomazialaria, itzultzailea, idazlea, legelari-poeta, historialaria, esploratzailea, geografoa eta filologoa
KidetzaFruitbearing Society (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ascanius Olivarius, Ascanius d' Oliva, Der Vielbemühete, Adonis eta Andinus d' Orliens
Ezizena(k)Der Vielbemühete

Adam Olearius, Adam Ölschläger edo Oehlschlaeger jaioa (Aschersleben, 1599ko irailaren 24aGottorp, 1671ko otsailaren 22a) alemaniar idazlea, matematikari, geografo eta liburuzaina izan zen.

Abizena bere familiaren lanbideari dagokio, olio-erroten jabeei. Leipzigen ikasi ondoren, Frederiko III.a Holstein-Gottorpekoaren gorteko liburuzain eta matematikari izendatu zuten. 1633an, Moskoviako dukerrira eta Pertsiara bidalitako bi enbaxadoreren idazkari izendatu zuten, Friedrichstadten amaituko zen zetaren merkataritza ibilbide bat ezartzeko. 1634an Moskun Mikel I.a Errusiakoa tsarrarekin itun abantailatsu bat sinatu zuten eta 1736an Volga ibaian eta Kaspiar itsasoan zehar nabigatu zuten eta 1637an Isfahanera persiar gortera iritsi ziren. Hango negoziazioek ez zuten arrakastarik izan eta Europara itzuli ziren. Oleariusek Volga ibaiaren kartografia egin zuen itzuli zenean.

Gottorpera itzulita, dukearen bitxikerien kabineteaz arduratu zen, eta liburu, eskuizkribu eta artelanen bilduma handitu zuen.

1647an argitaratutako "Beschreibung der muscowitischen und persischen Reise" liburuan Errusia eta Pertsiara egindako bidaia kontatu zuen. Europako hizkuntza nagusietara itzuli zen eta alemanei eta gainerako europarrei persiar literatura eta kultura ezagutarazi zien.

1663an Holsteinen istorio bat ere argitaratu zuen, "Kurtzer Begriff einer holsteinischen Chronic" izenekoa eta pertsiar literaturako alemanerako itzulpenak egin zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]