close
Edukira joan

Amaren Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaren Eguna
AEBtako Gobernuko deklarazio ofiziala
Data
Data30 Shevat (en) Itzuli
HarremanakAitaren Eguna

Amaren Eguna herri anitzetan amen ohorez urtero ospatzen den jaia da.

Amaren eguna Antzinako Grezian hasi zen ospatzen Rhea jainkosaren ohorez, Zeus, Poseidon eta Hades jainkoen ama, besteak beste. Erromatarrek "Hilaria" izendatu zuten ospakizuna grekoengandik hartu zutelarik. Martxoaren 15ean ospatzen zen Zibelesen tenpluan eta hiru egunetan zehar eskaintzak egiten ziren.

Lehenengo kristauak, jainkosa grekoari eguna eskaini beharrean, Ama Birjinaren ohorez hasi ziren ospatzen. Santutegi katolikoan, Sortzez Garbiaren eguna abenduaren 8an ospatzen da, eta Panama bezalako herri askotan oraindik ospatzen da egun horretan.

Mundu zabalkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Jarvis, Anna Reeves Jarvisen alaba eta 1858 aldean mendebaldeko Virginiako ekintzaile bat izan zen, Estatu Batuetako guda zibilean apalatxe komunitateetan osasun zerbitzu publikoa hobetzea helburutzat hartuta emakume antolakuntzan parte hartu zuen aktiboki.

1905ean Anna Jarvisek ama galdu ondoren, gutunak igortzen hasi zen, politiko, abokatu zein bestelako eragin handiko pertsonei Amaren Eguna maiatzaren bigarren igandean izan zedila eskatuz (bere amaren heriotzarekin bat zetorren data). 1912an Amaren Egunaren nazioarteko elkartea sortzea lortu zuen, bere eskaera sustatzea helburu bezala.

Azken urteetan maiatzaren lehenengo igandea ondorengo egunetan izan zen:

  • 2013: Maiatzak 5
  • 2014: Maiatzak 4
  • 2015: Maiatzak 3
  • 2016: Maiatzak 1
  • 2017: Maiatzak 7
  • 2020: Maiatzak 3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]