Barbara haize ekaitza
| Barbara | |
|---|---|
| Datuak | |
| Sortze-data | 2020ko urriaren 19a |
| Barreaitze-data | 2020ko urriaren 21a |
| Haize ufadarik indartsuena | 217 km/h Iratiko eski-estazioa |
| Presiorik baxuena | 990 mb |
| Kaltetutako lurraldeak | |
| Iberiar penintsula, Frantzia | |
| Kalteak | |
| Heriotzak | 1 |
Barbara haize ekaitza Atlantikoko depresio sakona izan zen, 2020ko urriaren 20an eta 21ean Iberiar penintsularen iparraldeko herena eta Frantziaren hegoaldea zeharkatu zuena; bidean, haize bortitza eta euri-erauntsiak utzi zituen.[1] Haize ufadarik gogorrenak Iratiko eski-estazioan neurtu ziren: 217 km/h urriaren 21eko goizaldearen lehenbiziko orduetan.[2] Aralarren 201 kilometro orduko haizetea izan zen, inoiz neurtu den handiena.[3]
Bi egun horietan Euskalmetek lau alerta laranja igorri zituen: bi haizeagatik haizeguneetan eta bi haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan. Hego-mendebaldeko haize zakarrak kalte ugari eragin zituen Euskal Herrian, handiagoak Kantauriko isurialdean, eta larrialdi zerbitzuek ehunka esku hartze egin behar izan zituzten (zain-iraulitako zuhaitzak, eraitsitako elektrizitate dorreak, hondatutako teilatuak, iraulitako kamioiak, eragozpenak bide sarean...).[1][3] Frantzian pertsona bat hil zen, Saona eta Loirako Digoin herrian, zuhaitz bat gainera erorita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Txosten meteorologikoa - 2020ko urria. euskalmet.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-1-31).
- ↑ Haize azkarrek kalteak eragin dituzte. Kazeta, 2020ko urriak 21, kazeta.eus (kontsulta data: 2020-1-31).
- 1 2 Barbara borraskak arazoak eragin ditu Nafarroa osoan. Euskalerria Irratia, 2020-10-21, euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2020-1-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barbarak eragindako kalteen argazki bilduma, berria.eus
- Baztanen utzitako kalteei buruzko solasaldia, erran.eus
| Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
