close
Edukira joan

Bildoski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bildoski
ardiki

Bildoskia, arkumekia edo axurikia bildotsaren okela da[1] 300 egun baino gutxiagoko animaliei dagokie, eta 5,5 eta 30 kilo arteko pisua izaten du (adinaren arabera); denbora hori igarota, ardiki esaten zaio. Espainiako gastronomian esneko arkumea jatea oso tipikoa da.

Bildoskiaren ekoizpena (kt)
201120122015
Mundua852885959323
Txina204420452248
Australia517554721
Zeelanda Berria452456487
Turkia253272336
Iran272275314
Erresuma Batua301275302
Aljeria253261270
India247242232
Errusia171173187
Kazakhstan130133144
Nigeria172123143
Turkmenistan112131131
Espainia131122116
Frantzia115113108
Brasil848590.3
Ameriketako Estatu Batuak697270.6
Grezia92.79264.6
Mexiko56.557.759.4
Argentina65.959.057.6
Indonesia46.844.444.5
Peru34.335.333.2
Alemania39.936.532.1
Txile11.29.69.06
Kolonbia4.483.192.19

Iturria: Helgi Library,[2] World Bank, FAOSTAT

Arkumeki purutzat (kosher) hartzen da, judaismoaren arabera jateko modukoa, erritu juduaren arabera sakrifikatzen bada (baina ez ardi-esnean kozinatua). Erlijio musulmanean ere haragi halala da, animalia erritu musulmanaren arabera sakrifikatu bada.

Kristauek arkumeki jan ohi dute Pazko egunean, hebrearrek Egiptotik irten aurretik jan zuten bildoskiri erreferentzia eginez, hauen odolak, euren seme nagusiak, aingeru sarraskitzailearengandik babestu zituelarik (Egiptoko hamargarren izurritea). Kristauentzat, bildotsak Kristoren sinboloa ere bada, "munduaren bekatua kentzen duen Jainkoaren bildotsa". Hala ere, praktika hutsa da, eta ez betebehar erlijiosoa.

Islamean, animalia honen sakrifizioak Eid al-Adha jaialdian Abraham profetak egin omen zuen sakrifizioa ospatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «bildoski». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2023-10-10).
  2. (Ingelesez) HelgiLibrary - Sheep Meat Production. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.