Charlie Hebdo
| Charlie Hebdo | |
|---|---|
| Stand Charlie Hebdo salon du livre 2012.jpg | |
| Mota | Satirikoa |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Frantsesa |
| Argitaratze lekua | Paris |
| Formatua | Berlindar (formatua) |
| Banaketa | |
| Banatze-eremua | |
| Maiztasuna | 1 aste |
| Salneurria | 3 € |
| Historia | |
| Ideologia | Ezkertiarra |
| Sortzailea | Georges Bernier eta François Cavanna |
| Zuzendaria | Stéphane Charbonnier |
| Editore-burua | Gérard Biard eta Georges Wolinski |
| Erredaktoreak | Gérard Biard |
| Identifikadoreak | |
| ISSN | 1240-0068 eta 2711-6786 |
| charliehebdo.fr | |
Charlie Hebdo (ʃaʁli ɛbdo ahoskatua; euskaraz "Asteroko Charlie") Frantzian argitaratzen den aldizkari satirikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969 eta 1981 artean egon zen Hara-kiri hebdo aldizkariaren jarraipen moduan 1992an sortu zuen François Cavanna idazle eta kazetariak[1].
2006ko otsailean Mahomaz argitaratu zituen karikatura batzuek haserrea sortu zuten[2].
2007an Mahomaren irudiak argitarau zituztelako epaitegian bukatu zuen eta aldizkariak adierazpen askatasuna defendatu eta Mahomaren irudi gehiago argitaratu zituen[3].
2011ko azaroan, Tunisian Ennahda alderdi islamistaren garaipenagatik ale berezia prestatu zuten, baina molotov koktelekin erasotu zuten egoitza, egindako karikaturengatik[2][3].
2013ko urtarrilaren 3an, bere webguneak eraso informatikoa eduki zuen, aurreko egunean Mahomaren biografiaren komikiarekin gehigarri berezi bat argitaratu ostean[1].
2015eko urtarrilaren 7an, Charlie Hebdoren aurkako atentatua gertatu zen eta 12 lagun hil ziren.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 EiTB. (2015-01-07). 'Charlie Hebdo' jomugan, fundamentalismoaren kontrako kritikengatik. .
- 1 2 «Hamabi lagun hil dituzte 'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako erasoan, Parisen» Berria 2015-01-07.
- 1 2 Berria. (2015-01-08). Sudur guztietako garatxo. .