Galietako gerrak
| Galietako gerrak | |||
|---|---|---|---|
Vercingetorix galiar buruzagia, bere armak Julio Zesarren oinetara botatzen, 1899, Lionel Noel Royer margolariaren lana. | |||
| Data | K.a. 58. - K.a. 50 urteen artean | ||
| Lekua | Galia, Germania eta Britania | ||
| Emaitza | Erromatar Errepublikak Galia bereganatu zuen | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| |||
| Indarra | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
- Artikulu hau Galiako guduei buruzkoa da; Julio Zesarek idatzi zuen liburuari buruzkoa beste hau da: «Commentarii de Bello Gallico».
Galietako gerrak Julio Zesar erromatar prokontsulak eta galiar tribuen aurka egindako kanpaina militarrak izan ziren. Zortzi urteko aldian izan ziren, Kristo aurreko 58. urtetik 50.era bitartean. Gerra haien bidez, Erromatar Errepublikak mendean hartu zuen Galia, hau da, Mediterraneo itsasotik Mantxako kanaleraino bitarteko herrialde zabala. Era berean, erromatarrak Britainia eta Germaniako herrialdeetan sartu ziren, baina azken espedizio horiek behin ere ez ziren neurri handiko inbasioetan gauzatu ahal izan. Galietako gerrak K.a. 52. urtean Alesiako gudu erabakigarriarekin burutu ziren; erromatarrek erabateko garaipena lortu zuten gudu hartan, eta ondorioz Erromatar Errepublika Galia osoan hedatu zen. Kanpaina militar horietan erabilitako gudarosteek, ondoren Zesarrek Erromara joateko erabili zuen gudarostea osatu zuten.
Arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Zesarrek inbasio hau prebentzio-defentsa ekintza gisa justifikatu izan, historialari gehienen iritziz honen arrazoi nagusia Zesarren ibilbide politikoa indartu eta bere zorrak ahitzean zetzan. Halaber, inork ezin zezaken ezkutatu lurralde honek erromatarrentzako zuen garrantzia, aurretik Galiako jatorria zuten tribu barbaroen erasoak jasan baitzituzten. Lurralde hauen jabetzeak Erromak Rin ibaiaren muga ziurtatuta izan zezan erraztu zion.
Gerrraren propaganda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julio Zesarrek berak kanpaina militar hauek bere Galietako guduari buruzko iruzkinak idazlanean zabalki deskribatu zituen. Lan hori da Galiako gerrei buruzko iturri historiko garrantzitsuena eta jeneral horren idazlan nabarmenena. Liburua propaganda politikoaren maisulana ere bada, Zesar jenerala Erromako bere irakurleengan eragina izaten saiatu baitzen.
Plutarcok ere Julio Zaesarri buruz idatzi zuen, beti hura goripatuz. haren esanetan Galietako gerran miloi bat gizon edo geralari hil zituen eta beste miloi bat esaklabu egin (Zesaren bizitza, XV.5; Ponpeioren bitzitza, LXVII.10) Plinio dio, zehazki, 1,192,000 hidalko izan zirela (Plinio, VII.91 e.h.).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Caesar in Gaul» penelope.uchicago.edu (kontsulta data: 2026-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiako gerrei buruzko artikulua, Argia aldizkarian.
- Juli Zesar: Galietako Gerra (latinez eta euskaraz) Sarrera, ekoizpena, itzulpena eta oharrak: Guadalupe Lopetegi (1999), Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica, 2. Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |