Hatsuyume
Japoniako kulturan, hatsuyume (japonieraz: 初夢) urte berrian egiten den lehen ametsa da. Tradizionalki, amets horren edukiak ameslariaren zoria iragartzeko aukera emango du, urte berriari lotuta. Japonian, ohikoa izaten zen abenduaren 31ko gaua lo egin gabe igarotzea, beraz hatsuyumea ohikoagoa zen urtarrilaren 1eko gauean; "lehenengo ametsaren" osteko egunari ere hatsuyume deitzen zaio, urtarrilaren 2a gaur egun, baina egutegi tradizionalaren arabera beste bat izan liteke.
Fuji mendia, belatz bat edo alberjinia bat agertzen badira, zorte bereziki ona izango dela esan ohi da[1][2]. Sinismen hau Matsuo Bashōren olerkietan agertzen da, eta Edo aroan abiatu zen. Jatorriaren inguruko eta bereziki hiru elementu hauen zortearen inguruko teoria ugari daude. Teoria batek dio Fuji mendiak zorte ona ematen duela mendirik altuena delako, belatza argia eta indartsua delako eta alberjinia hitza (茄子, nasu edo nasubi) lotuta dagoelako zerbait handia lortzearekin (成す nasu). Beste teoria baten arabera, hiru elementu horiek Tokugawa Ieyasu shogunaren gustukoak ziren.
Superstizio hau oso ezaguna da Japonian, eta maiz memoriaz ikasten da, ichi-Fuji, ni-taka, san-nasubi (一富士、二鷹、三茄子; 1. Fuji, 2. Belatz, 3. Alberjinia), zerrendaren ostean datorrena ez da hian ezaguna. Normalki hau izaten da: yon-sen, go-tabako, roku-zatō (四扇、五煙草、六座頭; 4. Haizegailua, 5. Tabakoa, 6. akupresore itsua). Ez dago argi zerrenda osoa aldi berean eratu zen, edo beranduago gehitu ote ziren hiru hauek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Basho. (2022-10-25). Basho: The Complete Haiku of Matsuo Basho. Univ of California Press ISBN 978-0-520-38559-7. (kontsulta data: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Pulvers, Roger. (2007-01-07). «Japan is 'beautiful' -- and don't you dare disagree» The Japan Times (kontsulta data: 2025-01-08).