Israel saria
| Israel saria | |
|---|---|
2013ko ekitaldia | |
| Data | 1963 |
| Herrialdea | |
Israel saria (hebreeraz: פרס ישראל) Israelgo Estatuak ematen duen sari bat da.[1] Urtero Independentziaren Egunean ematen dute, Jerusalemgo Nazioarteko Konbentzio Zentroan, presidentea, lehen ministroa, Knesseteko presidentea eta Justizia Gorte Goreneko presidentea bertan direla. 1953an eman zuten lehen aldiz, garai hartan Hezkuntzako ministro zen Ben-Zion Dinorren ekimenez.
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria lau arlo hauetan banatzen da:
- Humanitateak, gizarte-zientziak eta judu-ikasketak.
- Natura-zientziak eta zientzia zehatzak.
- Kultura, arteak, komunikazioa eta kirolak.
- Bizitza osoa eta nazioari egindako aparteko ekarpena (1972tik).
Israelgo herritarrek edo beren arloan bikaintasuna erakutsi duten edo Israelgo kulturan asko lagundu duten erakundeek jasotzen dute saria. Epaile-batzordeek aukeratzen dituzte irabazleak, eta Hezkuntzako ministroari bidaltzen diote beren gomendioa. Batzordeak ad hoc dira, eta Hezkuntzako ministroak izendatzen ditu urtero kategoria bakoitzerako.
Saridun garrantzitsuenen artean Shmuel Yosef Agnon, Robert Aumann edota Ada Yonath Nobel saridunak daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Reich, Bernard; Goldberg, David H.. (2016-8-30). Historical Dictionary of Israel. Rowman & Littlefield ISBN 9781442271852..