Ivan Eklind
Itxura
| Ivan Eklind | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1934) | |||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||
| Jaiotza | Stockholm, 1905eko urriaren 15a | ||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||
| Heriotza | Stockholm, 1981eko uztailaren 23a (75 urte) | ||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | suediera | ||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria eta futbol arbitroa | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Ivan Henning Hjalmar Eklind (Stockholm, 1905eko urriaren 15a – ibidem, 1981eko uztailaren 23a) suediar futbol epailea izan zen.
Epaile izan zen 1934ko Munduko Futbol Txapelketako Italiaren eta Austriaren arteko finalerdietako partidan eta Italiaren eta Txekoslovakiaren arteko finalean. Ondoren kritikak jaso zituen Italiaren alde egiteagatik bi partidetan. John Molinaro kazetari kanadarrak Benito Mussolinirekin bildu izana leporatu zion Eklindi.

1934, 1938 eta 1950eko txapelketetan epaile gisa parte hartu zuen sei partidatan.