Lil Nas X
Montero Lamar Hill (Atlanta, Georgia, 1999ko apirilaren 9a), Lil Nas X izenez ezaguna, estatubatuar rapero, abeslari eta kantautorea da. Country rap estiloko "Old Town Road" singlea kaleratu zuenean nabarmendu zen. Lehenengo TikTok sare sozialean izan zuen arrakastagatik biral bihurtu zen, 2019an, nazioarteko musika-zerrendetan lehen postura iritsi zen eta Estatu Batuetan diamantezko diskoa lortu zuen urte bereko azaroan. "Old Town Road"-ek hemeretzi astez iraun zuen Estatu Batuetako Billboard Hot 100 zerrendako lehen postuan eta historian hori lortu duen abesti bakarra da[1].
2020ko Grammy sarietan gizonezko artista izendatuena izan zen[2] eta azkenik bi sari eskuratu zituen: musika-bideorik onena eta pop bikote/talde baten interpretaziorik onenarena. "Old Town Road"-ek MTV Video Music bi sari lortu zituen, urteko abestirik onena barne. Abesti horren hainbat remix atera zituen, ezagunena Billy Ray Cyrus country abeslariarekin batera egin zuena. LGBTQ artista aitortua da[3]. 2021ean "MONTERO (Call Me By Your Name)" izeneko bere lan berria herrialde askotako rankingetan nagusitu zen. Abestiaren bideoak ere zeresan handia eman zuen.[4]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mixtapeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izenburua | Xehetasunak |
|---|---|
| Nasarati |
|
EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izenburua | Xehetasunak |
|---|---|
| 7 |
|
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izenburua | Urtea |
|---|---|
| "Old Town Road" (bakarkakoa edo remix-a Billy Ray Cyrus-ekin) | 2018 |
| "Panini" | 2019 |
| "Rodeo" (Cardi B edo Nas-ekin) | 2020 |
| "Holiday" | |
| "Montero (Call Me by Your Name)" | 2021 |
| "Sun Goes Down" |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Lil Nas X hit 'Old Town Road' makes Billboard charts history» Associated Press 2019-08-13 (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Grammy Nominees: The Complete List» Billboard (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Kiefer, Halle. (2019-06-30). «Should’ve Figured It Out, But Since You Didn’t, Lil Nas X Comes Out On Twitter» Vulture (kontsulta data: 2021-03-26).
- ↑ «Lil Nas X on His Provocative New Video for "Montero"» Time (kontsulta data: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «NASARATI» SoundCloud (kontsulta data: 2021-05-26).