Minor Threat
| Minor Threat | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Washington |
| Musika mota | hardcore punk, straight edgea eta punk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1980ko abendua—OstiralaambUTCOstirala |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Dischord Records |
| Ian MacKaye (1980 - 1983) Lyle Preslar (en) Brian Baker (1980 - 1983) Jeff Nelson (en) Steve Hansgen (en) | |
| Informazio gehigarria | |
| dischord.com… | |
Minor Threat hardcore punk talde estatubatuarra zen, Washington, D.C.n sortua. Ezagunak dira batez ere straight edge mugimendua sortu zutelako. Taldeak sakon markatu zuen punk musikaren historia, bere jarduna laburra izanik ere (1980-1983). Haatik, Ian MacKayek geroago uko egin zion bere burua straight edge giroko gidaritza hartzeari.
1980ko eta 1990eko hamarkadetako hardcore punk talde askok hartu zuten forma musikala definitu zuen Minor Threatek: iraupen laburreko kantak ondu zituzten, batzuetan abiadura harrigarriaz joak, baina beti kalitate bikainekoak. Ez zuten diskoetxe handiekiko loturarik, independenteak ziren: haien CD guztiak Ian MacKayek berak sortutako Dischord Records zigiluan atera ziren.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolan zirenean, Ian MacKaye eta Jeff Nelson Washington D.C.-ko The Teen Idles hardcore punk taldeko kideak ziren.[1] Banandu ondoren, MacKayek, baxua jo beharrean, kantatzea erabaki zuen eta Nelsonekin Minor Threat sortu, Georgetown Day eskolako bi gazterekin: Brian Baker baxu-jotzailea eta Lyle Preslar gitarra-jotzailearekin.
Ospea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minor Threat eta In My Eyes lehen diskoak 1981ean kaleratu zituzten. Taldea ezaguna egin zen eskualdean eta AEBko ekialdeko kostaldean jo zuen. Straight Edge izeneko lehen albumeko kantetako batek izen bereko mugimendua inspiratu zuen oharkabean. Kantak drogen eta alkoholaren kontsumoari muzin egitearen aldekoa zela zirudien, baita abstinentziaren alde ere: jarrera hori ez zen rockean ohikoa.
Out of Step izeneko taldearen lehen diskoko beste kanta batek straight edge mugimenduan bere eragina utzi zuen: Don't smoke / Don't drink / Don't fuck / At least I can fucking think / I can't keep up / I'm out of step with the world («Ez dut erretzen, / ezta edaten, / ezta larrurik jotzen ere / Gutxienez, pentsa dezaket, hostia! / Ezin dut segi / ez nago munduarekin ados»). Testu horretako «Nik» subjektuak aditzera eman lezake zenbait taldekide —bereziki Jeff Nelson, itxuraz noizbait marihuana erre baitzuen— MacKayeren iritziaren aurkakoak zirela.
Guilty of Being White ("Zuria izateagatik errudun") eta Straight Edge ("Ertz zuzena") kantengatik, arrazakeria leporatu zitzaion Minor Threati, gerora nazi beterano batek lehen kanta hori bikaina iruditu zitzaiola esan baitzuen. Ian MacKayek gogor erantzun zuen, ez zuela inoiz horrelako asmorik izan, eta jendeak itxuraz haren hitzakgaizki ulertu zituela.[2] Geroago, Slayer taldeak Guilty of Being White kanta berreskuratu zuen, baina oso bestelako asmoarekin, kanta Guilty of Being Right ("Zuzen egoteagatik errudun") bukaeraz amaitzen baita.
Bereizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea 1983an banandu zen: irailaren 23an jo zuten azken kontzertua, Washington D.C.ko Lansburgh Cultural Centerren.[3] Hausturaren arrazoi guztien artean, beren musika norabidearen inguruko desadostasunak daude: bereziki, Lyle Preslar gitarra-jotzaileak U2ren musika gero eta estimatuagoa zuen. Beraz, MacKaye beste talde batzuetan trebatzera joan zen, besteak beste, Skewbald, Embrace, Egg Hunt, eta geroago Fugazi eta The Evens, Pailhead taldearekin elkarlanean aritzeaz gain. Beren Dischord Records zigiluak Washington D.C.ko eta inguruko talde askoren lanak banatzen ditu, hala nola Rites of Spring, Gray Matter eta Dag Nasty, eta izen oso handiko disko-zigilu independente bihurtu da.
Eskubide arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean, Minor Threaten lehen diskoko azala Nike kirol-jantzien fabrikatzaileak kopiatu zuen, Major Threat izeneko skateboard erakustaldi baten eslogan baterako. Nikek Minor Threaten logotipo bereizgarria (Jeff Nelsonek marraztua) ere kopiatu zuen publizitate-kanpaina hartarako: helburua Nikek babestutako skater talde batekin bira bat egitea zen, eta hiri bakoitzaren iragarkian bertako berezko elementu bat zuen, adibidez New Yorkek Askatasunaren estatua, etab.
MacKayek prentsara jo zuen Nikeren ekintzak gaitzesteko, eta beste taldekideekin aztertu nahi zuela zer egin behar zuten esan.[4] Hala, taldearen zaleek, Dischordek bultzatuta, protesta kanpaina idatzia egin zuten, Nikeren delitua gaitzesrteko. Ekainaren 27an, Nikek barkatzeko eskatu zien Minor Threat, Dischord Records eta jarraitzaileei Major Threat kanpainagatik: artelan guztiak kendu eta suntsitu egin zituzten. Nikek dirua eskaini zion MacKayeri, baina hark horri uko egin zion, ordainketa futboleko baloietan izatea nahiago zuela esanez; gero, Washington D.C.ko eskoletan banatu zituzten.
2007an, Wheelhouse Pickles konpainiak Minor Threat Sauce izeneko txile saltsa jarri zuen salgai.[5] Ian MacKayek oniritzia eman zion produktuari.[6]
2013an, Urban Outfitters dendetan Minor Threaten elastikoak salgai jarri ziren. Ian MacKayek baieztatu zuen ofizialak zirela. Rolling Stone aldizkarian, MacKayek "zentzugabetzat" jo zuen arropa hori 28 dolarretan saltzea, baina elastiko horiek baino "zeregin premiazkoagorik" bazuela aditrazi zuen.[7] Dischordek Forever 21en aurkako salaketa jarri zuen 2009an, Minor Threaten elastikoak baimenik gabe saltzeagatik.[8]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldekide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ian MacKaye - kantua
- Lyle Preslar - gitarra
- Brian Baker - baxua
- Jeff Nelson - bateria
- Steve Hansgen - baxua (Bakerrek gitarra jotzen duenetan)

Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983: Out of Step
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Minor Threat
- Diskografia osoa
Demoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981: lehendabiziko maketa
EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agerraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982: Stand Up, 12XU (Flex Your Head albumean)
- 1995: lehen bi EPak zuzenean (Dischord 1981: The Year in 7"s albumean)
- 2002: Screaming at a Wall, Straight Edge (zuzenean), Understand, Asshole Dub (20 Years of Dischord albumean)
- 2004: Straight Edge (Left of the Dial: Dispatches from the '80s Underground albumean)
- 2006: Filler (American Hardcore: The History of American Punk Rock 1980–1986 albumean)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) "Minor Threat". Kill from the Heart.
- ↑ Icons of Rock: Ian MacKaye. 2010eko ekainak 13..
- ↑ (Ingelesez) Minor Threat at Lansburgh Cultural Center - September 23, 1983. All It Happened
- ↑ Ian McKaye – Interview anti-mythe. ..
- ↑ Wheelhouse Pickles. Wheelhouse Pickles.
- ↑ (Ingelesez) "Minor Threat Turns Condiment, But Ian Doesn't Mind". Pitchfork.
- ↑ Ian MacKaye Approves Urban Outfitters' Minor Threat Apparel. Rolling Stone..
- ↑ Forever 21 Sold Bootleg Minor Threat Shirts. Pitchfork..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azerrad, Michael, Our Band Could Be Your Life - Scenes from the American Indie Underground, 1981-1991, Back Bay Books / Little, Brown and Company, NY, 2001. (ISBN <span class="nowrap">0-316-78753-1</span>), p. 119-157. 119-157