Itsas krokodilo
| Itsas krokodilo | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Filuma | Chordata |
| Klasea | Reptilia |
| Ordena | Crocodilia |
| Familia | Crocodylidae |
| Generoa | Crocodylus |
| Espeziea | Crocodylus porosus Schneider, 1801
|
| Banaketa mapa | |
| Eguneko zikloa | gaueko |
| Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Itsas krokodiloa (Crocodylus porosus) Crocodylidae familiako narrasti-espezie bat da. Munduko krokodilo-espezierik handiena da, baita munduko narrastirik handiena ere. Asiako hego-ekialdeko eta Australiako iparraldeko eskualde zingiratsuetan bizi da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrek 500 kg eta 1.000 kg artean pisatzen dute, eta 5-6,5 m luze dira. Emeak arrak baino askoz txikiagoak dira: 2,5-3,5 m luze dira.
Ustez inoiz aurkitutako krokodilorik handiena 1957an harrapatua izan zen Queenslanden, Australian; 8,5 m luze zen, eta 1.700 kg pisatzen zuen, baina ez dago egiaztatuta. Egiaztatutako handiena 2011n harrapatu zen Filipinetan: 6,43 m eta 1.075 kg.
Itsas krokodiloak oso azkar higitzen dira uretan; 43 km/h-ko abiadura lor dezake igerian, eta isatsarekin emandako bultzakada bakar batek lau metro aurrerantz bultza dezake. Lehorrean ere aski azkarrak dira, distantzia laburretan.
Itsasoan maiz barneratzen da, eta lehorretik urruti ere ibiltzen da. Urpean oso ondo ikusten du, begiak babesten dizkion mintz bati esker.
Itsas krokodiloa da, munduko animalia guztien artean, hozkadarik indartsuena duena. Bere nilotar krokodilo lehengusua bigarren postuan jarraika duelarik.
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]India, Sri Lanka, Bangladesh, Indotxina, Malaysia, Filipinak, Indonesia, Ginea Berria eta Australiako ibai, aintzira, zingira eta estuarioetan bizi da, kostatik hurbil. Igerian oso ondo egiten duenez, migratu ere egin dezake, Salomon uharteetan eta Polinesia Frantsesean ere aurkitu da.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zingirak ditu gustukoenak; han, ezkutatu eta bera baino handiagoak izan daitezkeen harrapakinei ere erasotzen die.
Lehorrean dagoenean, karniboro oportunista da, eta uretara edatera hurbiltzen diren animaliei erasotzen die. Bere baraila indartsuak erabiliz, uretara eraman eta ito egiten ditu. Sarraskia ere jaten du. Gizakiei ere erasotzen die: Bigarren Mundu Gerran, Birmanian, krokodiloek japoniar soldadu ugari ehizatu zituzten zingiretan, Ramree uhartean.
Harrapakinen artean, mota guztietako zerbidoak, ungulatuak, bobidoak (asiar bufalo eta Gaur handiak barne), arrainak, hegaztiak, narrastiak (dortoken oskolak erraz apurtu ditzakete hozkada batekin) eta despistatuak harrapatuz gero, lehoinabar, asiar txakur basatiak eta tigreak dira (nahiz eta tigreek krokodiloak gehiago ehizatzen dituzten alderantzizkoa baino, eta orokorrean biek elkarri errespetua izanik distantzia gordetzen duten).
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugaldu ondoren, emeak 90 arrautza inguru erruten ditu (tenperaturaren arabera ar edo eme jaiotzen dira) eta jaio ondoren, ahoan hartu eta minik egin gabe uretara eramaten ditu.
Harrapari naturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio berri eta gazte direnean, narrasti guztiak bezala, edozein harrapari ugaztun, hegazti, narrasti (beste krokodiloen kanibalismoa barne) edo anfibio (edo urlehortar) handiren erasoetan harrapakin gisa eror daitezke. Baina helduak direnean, soilik tigreek ehiza ditzakete (krokodilo oso handiak izan ezik), beti ere lehorrean edo oso sakonera gutxiko uretan. Dena den, 700-1.000 kilora iristen diren ar erraldoiek ez dute harrapari naturalik.
Tigre baten erpeak eta ilea aurkitu dira itsas krokodiloen sabeletan (biak bata bestearen ehizan eror daitezkeela erakutsiz). Hala eta guztiz ere, tigreak sarritan krokodilo hauei erasotu eta ehizatzen ikusi eta filmatu dira. Dena den, ikerketek diote tigreen erasopean erortzen diren itsas krokodiloen gehienezko tamaina 500 kilo ingurukoa dela (tigrea baino 2 bider handiagoa), horrek erakuts diezaguke 600 kilotik gorako krokodilo erraldoiak agian handiegiak eta arriskutsuegiak liratekeela 250 kiloko tigre batek ehizatu ahal izateko (zeresanik ez tona batekoak). Orokorrean, lehorrean tigreak abantaila handia du, eta ur sakonetan aldiz krokodiloak.