Bayt Dakira
| Bayt Dakira | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Marrakex-Safi |
| Probintzia | Essaouira Province |
| Hiria | Essauira |
| Koordenatuak | 31°30′48″N 9°46′16″W / 31.51345181°N 9.77111767°W |
![]() | |
Bayt Dakira edo Oroimenaren Etxea Marokoko Essauira hiriko medinan dagoen museo judua da, 2020an sortua.[1] Hiriko komunitate juduari eskainitako espazio espirituala da.[2] Eginkizun garrantzitsua betetzen du Marokoko juduen ondarearen babesean eta balorizazioan.[3] Horrez gain, objektu, testu eta argazkien erakusketark eginez, museoak hiriko musulmanen eta juduen arteko bizikidetza erakustea du helburu.[2] Juduen eta musulmanen arteko adiskidetasuna ilustratzeko, Shalom Aleykoum, Salam Lekoulam esapidea erabiltzen da museoko bisitariak agurtzean, arabiera eta hebreera nahasten dituena.[4]
Simon Attias sinagoga eta Haim eta Célia Zafrani Ikerketa Zentroa, judaismoaren eta islamaren arteko harremanen historia aztertzen duena, museoaren parte dira.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Tsukerman, Irina. «Inauguration of Beit Dakira marks renaissance of Jewish life in Morocco» The Jerusalem Post 2020-01-30 (kontsulta data: 2025-02-22).
- 1 2 3 (Frantsesez) «Portfolio: Bayt Dakira ou la diversité heureuse» Tel Quel 2020-01-24 (kontsulta data: 2025-02-22).
- ↑ (Frantsesez) Amine, Mohamed. «Bayt Dakira : le Souverain immortalise la mémoire judéo-marocaine» Challenge 2020-01-16 (kontsulta data: 2025-02-22).
- ↑ (Frantsesez) Boushaba, Amine. «Bayt Dakira, la mémoire juive d’Essaouira» L'Economiste 2019-11-07 (kontsulta data: 2025-02-22).
