Blue chip

Burtsa-ekonomian, blue chip diru-sarrera egonkorrak dituztenak, gorabehera handirik gabeko balioak dituztenak eta pasiboaren hedapen handirik behar ez duten ondo finkatutako enpresak izendatzeko terminoa da. Azken batean, likidezia maila handiko enpresa egonkorrei buruz hitz egiteko erabiltzen da terminoa. Blue swiss terminoak nazioarteko finantza-merkatuetan esperientzia handia duten suitzar merkatuko kapital-enpresa egonkorrenei egiten die erreferentzia.
Adierazpen hori kasinoen fitxa urdinetatik dator, balio maximoak adierazten baitituzte. Esaldia Oliver Gingoldek sortu zuen Dow Joneserakin eta 1923 eta 1924 bitartean erabili zela uste da.
Blue chip gehienek erregulartasunez ezartzen dute dibidenduen ordainketa, baita enpresak ohi baino egoera kaskarragoa bizi badu ere.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Blue chip. .
- ↑ (Ingelesez) Blue Chip Companies. .