close
Edukira joan

Dur Sharrukin

Dur Sharrukin
giza kokalekua
Administrazioa
Antzinako herrialdeaIrakeko Erresuma
Governorate of IraqNinawa
Geografia
Koordenatuak36°30′34″N 43°13′46″E / 36.50953°N 43.22931°E / 36.50953; 43.22931
Mapa
Demografia
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 706
Ordu eremuaUTC+03:00
Sargon II.a dignatario batekin bildua

Dur Sharrukin[1][2] ("Sargonen Gotorlekua"), gaur egun Khorsabad herrixka, Asiriako hiri harresitua izan zen, Sargon II.ak K.a. 713an eraikiarazi zuena. K.a. 707 edo K.a. 706an, erresumako hiriburu bilakatu zen. Mosuld hiritik 15 kilometro ipar-ekialdera eta Ninivetik 20 kilometro iparraldera dago; bertan gaur egun asiriarrak bizi dira.

Gutxi gora-behera, 1760x1635 metroko azalera zuen (Asiriako hiribururik txikiena izan zen). Harresien luzera 16280 unitate asiriarrekoa zen, Sargonen izenaren zenbaki balioarekin bat zetorrena. Inguruko lurrak, olibondoak landatzeko erabili ziren, Asiriako olio eskasia gutxitzeko asmoz. Hein batean, gerra presoekin eta asiriar ofizialen kontrolpeko erbesteratuekin kolonizatua izan zen. Ofizial horiek ziurtatu behar zuten erbesteratuek begirunea zietela jainkoei eta erregeari. Sargon II.a hil ondoren, haren seme Senaqueribek Ninivera eraman zuen hiriburua.

Hiria industen hasi zen lehen pertsona, Mosulen zegoen frantziar kontsula zen Paul-Émile Botta izan zen, 1843an. Bottak uste zuen Khorsabad zela Ninive biblikoaren kokapena.

Dur-Sharrukin funtsezkoa da K.a. VIII. mendean Sargon II .a erregeak zerotik planeatu eta eraikitako hiriburua delako. Inperio berriko asiriar hirigintzaren gailurra da eta Asiriar Inperioaren benetako hiri handitasunari buruzko ezagutza argigarriak eman ditu. bere erliebeak, jauregien eta hiriaren oinarriak eta tamaina handiko hainbat eskultura kontserbatu dira, hiria hiriburu izateari utzi ziolako berehala eta ez zen gainean hiri berririk eraiki. Horri esker, asiriarren arteren adibide ikusgarriak ditugu gaur egun eta asiriar hirigintza eta arkitektura sakonki ikertu ahal zian dira. bertako hainbat altxor herrialdetik atera zituzten eta gaur egun, Louvren eta Chicagoko Ekialdeko Insitutuan gordetzen dira.[3]

  • Paul-Émile Botta, E. Flandin (1849-1850) Monument de Ninive, 5 liburuki, Paris.
  • Victor Place eta Félix Thomas (1867-1970) Ninive et l'Assyrie, 3 liburuki, Paris.
  • H. Frankfort, G. Loud eta Th. Jacobsen (1936) Khorsabad I : Excavations in the Palace and at the City Gate, Oriental Institute Publications, 38, Chicago
  • G. Loud eta Ch. Altman (1938) Khorsabad II : the Citadel and the Town, Oriental Institute Publications, 40, Chicago.
  • Fuad Safar (1957)“ The temple of Sibitti at Khorsabad”, Sumer, 13, 219-221 or.
  • Montaoya, Rubén (2022) “Una fortaleza para el rey Dur-Sharrukin”, Historia y vida, ISSN 0018-2354, 655 (Ejemplar dedicado a: Infierno en el gulag), 16-20 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (kontsulta data: 2011-2-13).
  3. (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. (2025-12-30). «Dur Sharrukin» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-06-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]