close
Edukira joan

Erasmo Formiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erasmo Formiakoa

Roman Catholic Bishop of Formia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAntiokia Oronteskoa eta Antiokia, III. mendea
HeriotzaIliria, 303 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Jarduerak
Jarduerakpresbiteroa eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Ekainaren 2a
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasuna

San Erasmo Formiakoa, baita ere San Telmo edo San Elmu, santu eta martiri kristaua izan zen, K.o. 303 inguruan hil zena.

Marinelen eta biolin-jotzaileen patroia da. San Telmo suak santu horren ohorez du izena, nahiz eta azkenean, San Pedro González Telmori egokitu zitzaion. Azken santu hori XII. mendeko domingotar ordenakoa zenez, San Telmo, zenbaitetan, irudikatzen da domingotar jantzita bela edota ontzi batekin. Santu horri gomendatzen zitzaien Ameriketako konkistara zihoazen espainiar itsasgizonak. Erasmo bazen halaber kristau kondairen hamalau santu laguntzaileenetariko bat, Europako erdialdean bereziki bitartekari moduan gurtua. Haren jaia ekainaren 2an ospatzen da.

Erasmo izen nagusi maskulinoa da. Grezierazko Έράσμιος, ἐράω-tik ("maite, gogo izan") hitzetik dator. Latinezko aldaera Desiderius ("Desiderio") da. San Erasmo, Gaetako patroia, Italian Sant’Elmo izenarekin ezagutzen da, hortaz, zenbait hizkuntzatako Telmo dena.

JatorriaGreziera
GeneroaMaskulinoa
IzendegiaEkainak 2
AdieraMaitagarria, gogokoa
Izena gehien erabiltzen duen eskualdeanMendebaldea
San Erasmoren martirioa. Poussin
AlemanaErasmus
ArmenieraԷրազմ (Erazm)
DanieraErasmus
Errumaniera Erasmus
Errusiera Эразм (Erazm)
EuskaraErasmo, Telmo, Elmu
FinlandieraErasmus, Rasmus
FrantsesaÉrasme, Êlme
GaztelaniaErasmo, Telmo
Georgieraერასმუსი (Erasmusi)
GrezieraΈρασμος (Erasmos)
Katalana Erasme
KorsikeraErasmu
HungarieraErazmus
IngelesaErasmo, Telmo, Elmu
ItalieraErasmo, Elmo, Telmo
LatinaErasmus
LetonieraErasms
LituanieraErazmas
Nederlandera Erasmus
NorvegieraErasmus, Rasmus
PolonieraErazm
PortugesaErasmo
SuedieraErasmus, Rasmus
TxekieraErasmus
Gaetako San Erasmo elizaren kanpandorrea

San Elmuren aktak bildu dira, zenbait neurritan, legendetatik. Horietan Siriako apezpiku batekin, Erasmo Antiokiakoarekin, nahasten dira. San Jacopo da Varazzen ustez, berak idatzitako urrezko legendan, Formia eta Campaniako apezpikua zen. Eremita bat Libanoko mendietan eta Diokleziano enperadorearen garaiko martiria. Legendaren arabera, Dioklezianoren jazarpenak hasi zirenean, Erasmo epai batengana eraman zuten non listua bota eta irain zioten. Geroago, egindako zaurien eraginez, zainak lehertu zitzaien.

Erasmok adore handiz jasan zituen tortura horiek. Suge eta harrez betetako fosa batean sartu zuten, irakiten zegoen oliorekin gorputza busti zioten eta eskuak sufrez estali zizkioten, baina berak tortura guztiak harrigarrizko estoizismoarekin pairatu zituen Jaungoikoa laudatuz eta eskerrak emanez. Torturatzaileen gainean eroritako izugarrizko ekaitzak Erasmo heriotzatik salbatu zuen, santuen babesa zuen eta. Hala ere, Dioklezianok, estuagoa zen beste zanga batean sarrarazi zion sugeek eta harrek Erasmo hil zezaten.

Dioklezianoren ondorengoa Maximiano Hercules izan zen, Voragineren ustez, haren aitzindaria baino txarragoa. Erasmok Ebanjelioa jarraitu zuenez predikatzen, berriro jazarri zuten. Ur irakitan sartu zuten eta saiatu ziren santuaren ahoa ixten urtutako metal konbinazio batekin. Berriro ere, aingeru bat etorri zen hura laguntzeko torturatzaileengandik babestuz. Enperadoreak haserre bizian, pintxoz iltzatutako upel batean agindu zuen Erasmo sartzea eta mendi baten gainetik errodatuz botatzea, baina aingerua berriz salbatu zuen. Beste tortura batzuk pairatu zituen:

« Haginak errotik kendu zizkioten (…) kurrikekin. Zutabe batera lotu eta parrila batzuen gainean erre egin zuten. Atzamarrak iltzatu eta begiak kendu zizkioten. Biluzik, eskuak eta oinak zaldi batzuetara loturik, hauek tiraka Erasmoren zainak lehertu arte. »

Urrezko legenda horren bertsioak ez du kontatzen nola Erasmok alde egin zuen Libanoko mendietara eta nola iraun zuen bizirik bakarrik jaten bele batzuek eramaten ziotenarekin. Berriro harrapatu zutenean, enperadorean aurrean eraman zuten. Horrek agindu zuen galipotekin igurtzirik erre izatea (Neron garaiko jokoetan lehenengo kristauekin egiten zen moduan), baina, bizirik atera zen. Hau ikusita, atxilotu zuten gosez hiltzeko asmoz, baina ez dakigu nola hark espetxetik alde egin zuen. Berriz ere harrapatu eta torturatu zuten Iliriko probintzian predikatu eta pagano asko konbertitu zituelako. Azkenean, eta legendaren arabera, haren sabela bitan zatitu zuten eta tripak dibidi eta baren inguruan biribildu zien. Legenda berantiar hori baliteke ikono baten interpretazioa izatea, non Erasmo dibidieta batekin agertzen den, itsasgizonen patroia zela sinbolizatuz.

San Erasmoren martirioaren freskoa. Bastad elizan, Suedia

Itsasgizonen patroia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasmo aukeratu zen itsasgizonen patroia izateko, horren ondoan eroritako tximista batek lurra ebaki ondoren predikatzen jarraitu zuelako. Gertaera honetan oinarriturik, itsasgizonek uste dute, Erasmo deituz gero, itsas-ekaitzetatik libre izango zirela. Deskarga elektrikoak itsasontzietako mastetan babes zeinu moduan interpretatu ziren, horregatik San Telmo suak deitu ziren. Gregorio Magnok VI. mendean idatzi zuen Erasmoren gorpuzkiak Formiako katedralean gordeta daudela. Sarrazenoek hiria suntsitu zutenean 824an, Erasmoren erlikiak Gaetara eraman ziren. Horregatik Santerano in Colle, Gaeta eta Formiako patroia izendatu zen. Itsasgizonen patroia izateaz gain, umeen kolikoen, sabeleko gaixotasunen, emakumezkoen propioak diren ikaren eta minen eta animalien izurrietan eskatzen da Erasmoren bitartekaritza.

Biolin-jotzaileen patroia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasmo, gainera, biolin-jotzaileen patroitzat hartzen da (Santa Zezilia, orokorrean, musikari guztiena da). Haren martirioaren garaian biolinik ez bazegoen ere, patronatua azaltzen da grezierazko hitzaren esanahiak εράσμιος ("erasmios") "begikoa" edo "maitagarria" delako.

  • MONTES, VICENTE, José María (2001). El libro de los Santos. Alianza, Madrid. ISBN 84-206-7203-3.
  • TIBON, Gutierre (1994). Diccionario etimológico comparado de nombres propios de persona. Fondo de Cultura Económica, México. ISBN 968-16-2284-7.
  • YÁÑEZ SOLANA, Manuel (1995). El gran libro de los Nombres. M. E. Editores, Madrid. ISBN 84-495-0232-2.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]