close
Edukira joan

Erraldoi laranja

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erraldoi laranja edo K motako erraldoia K espektro motako eta III argitasun klaseko izar erraldoi bat da. Nano laranjek (K motako sekuentzia nagusiko izarrak) 3900 eta 5200 kelvin bitarteko azaleko tenperatura duten bitartean erraldoi laranjak 100 eta 400 kelvin hotzagoak dira. Ohi, gure Eguzkia baino 60 eta 300 aldiz argitsuagoak dira. 0,8 eta 10 eguzki masa bitarteko izarrek, euren eboluzioaren une batean etapa honen zatirik gehiena K espektro motan pasatzen duten izar erraldoi bihurtzen dira; eta hau gertatzen denean, euren nukleoetan, fusio nuklearraren bidez helioa karbono eta oxigeno bihurtzen da.

Arturo (α Bootis) -0,04ko itxurazko magnitudearekin zeruko erraldoi laranjarik dizdiratsuena da. Gaueko zeruan ikus daitezkeen izarretako asko eta asko erraldoi laranjak dira, esate baterako Antlia konstelazioko hiru izarrik dizdiratsuenak (α Antliae, ε Antliae eta ι Antliae) mota honetako erraldoiak dira. Eguzki sistematik 100 argi urte baino gutxiagoko distantziara dauden berretsitako 34 izar erraldoietatik 18 erraldoi laranjak dira, erdia baino gehiago.

2002tik zenbait erraldoi laranjak planeta sistemak dituztela ezagutzen da. Edasich (ι Draconis) izan zen exoplaneta bat aurkitu zen mota honetako lehen izarra, Iota Draconis b. Beste adibide ezagun batzuk Polux (β Geminorum), 4 Ursae Majoris, 11 Ursae Minoris, 14 Andromedae eta 42 Draconis dira.

Lurretik gertuen dauden erraldoi laranjak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian ikus daitekeen taulan Lurretik gertuen dauden hamabi erraldoi laranjak agertzen dira:

IzenaBayerren izendapenaEspektru motaDistantzia (argi urteak)Erradioa (REguzki)
Poluxβ GeminorumK0 IIIb33,710
Arturoα BootisK1.5 IIIpe36,725
Menkentθ CentauriK0 IIIb60,911
Ni2 Canis Majorisν2 Canis MajorisK1 III*64,76
Aldebaran Aα Tauri AK5 III65,144
Wei Aε Scorpii AK2.5 IIIb65,415
Hamalα ArietisK1-2 III65,915
Ni Octantis Aν Octantis AK0 IIIb69,16,3
Unukalhai Aα Serpentis AK2 IIIb73,215
Kaus Borealisλ SagittariiK0-2 IIIb77,311
Ankaa Aα Phoenicis AK0 IIIb77,411
Zebalraiβ OphiuchiK2 III82,012,5

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]