Goru
| Goru | |
|---|---|
| textile arts tool (en) | |
Gorua[1] edo erroka ehunak iruteko prozesuan bi tresna izan daitezke. Batetik, ardatzarekin irutean kirrua edukitzeko makila da, kiloa espezifikoki ere euskaraz. Bestetik, gurpil batek osatutako iruteko tresna da, erroka ere deitua[2][3].
Goru mekanikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurpildun gorua, edo goru mekanikoa noiz eta non asmatu zen inguraun ez dago adostasuneik, baina teoria onartuena da Indian agertu direla zantzu zaharrenak,[4] K.a. 500. - K.a. 1.000. urteen artekoak. XI. mendean Txinan eta islamiar lurraldeetan zabaldurik zegoelako frogak badaude. XIII. menderako Europara zabaldua zen. Eskuz iruteko erabiltzen zen ardatzaren aldean aurrerapen teknologiko handia izan zen: lana azkarrago egiteaz gainera, haria finago ere egiten du, baina iruleari aldi berean hari-neurri bakarra iruteko aukera ematen dio soilik.
Gorua eskuz edo pedal bat behin eta berriz zapalduz eragiten da. Hori egitean, ardatza birarazten du, eta artilea ardatzean biribilkatu ahala bihurritzen du. Uhal bat gurpil batetik eta polea txiki batetik pasatzen da ardatza birarazteko.
Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esaterako, Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[5]
Goru gurpilduna eta kiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goru mekanikoen erabilera zabaldu ziren arte goru hitza eskuz iruteko erabiltzen zen makilarako erabiltzen zen, goian kirrua (iruteko zuntza) jartzeko atal bat duena.

Orotariko Euskal Hiztegian bi erabilera horiek argi daude 'goru' hitzaren adibideetan:
- Irun bear dan kirrua artzeko ta eukitzeko makilla
- Gure ganbaran bazan goru zar bat (gurpildun tresna)
Beste hizkuntza batzuetan ere antzera gertatzen dela ikus daiteke taula honetan:
| Kontzeptua
Wikipedian |
goru mekanikoa (Q58966) | kiloa (Q962104) | txaratil (Q213761) |
|---|---|---|---|
| eu | Goru, kilo
Goru mekanikoa |
Kilo, goru makila | Ardatz, txaratil |
| ca | Filadora
Filosa |
Filosa | Fus |
| es | Rueca
Rueca mecánica Máquina de hilar |
Rueca | Huso |
| fr | Rouet | Quenouille | fuseau |
| en | Spinning wheel | Distaff
Rock |
Spindle |
Oi! Pello, Pello abestia eta haria egiteko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oi Pello Pello herri kantu tradizionalean ondo jasotzen dira hai sortzeko prozesuan burutu behar ziren lanak:
- Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
- jinen niza ohera?
- Irun ezan eta gero, gero, gero,
- irun ezan eta gero, gero, bai.
- Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
- jinen niza ohera?
- Astalka zan eta, gero, gero, gero,
- [...]
- Harilka zan eta, gero, gero, gero,
- [...]
- Jos ezan eta, gero, gero, gero
- [...]
- Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
- Argia dun eta, jinen iz bihar.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «goru». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-03-19).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-18).
- ↑ «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Spinning wheel | Hand-spinning, Wool, Yarn | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe. (). Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064. PMC 432926614. (kontsulta data: 2018-12-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artile
- Liho
- Iruten ari nuzu kantua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |