Harlandu
Harlandua edo silarria[1] eraikuntzan erabiltzen den harria da, gehienetan laukizuzen itxurakoak. Tamaina handikoak eta astunak dira, eta ezin dira esku hutsez altxa.
Txikiagoak badira eta, hortaz, eskuz altxagarriak, harlanduxka, harlanduxko edo silarrixka izena hartzen dute.[2][3][4]
Harlanduak lau alde landuak izaten ditu, edo behintzat hiru. Baina bada era bat, harlandu errustikoa izenekoa, zeinean murruan ikusten den aldea latz eta landugabe uzten dena.
Harlandu bakoitzaren garaiera, bi errenkadaren artekoa, estekadura mota desberdintzen du:
- handia: 35 cm baino gehiago
- ertaina: 20 eta 35 cm artean
- txikia: 20 cm baino gutxiago
Eraikin nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harlandua da eraikitzeko modurik garestiena; izan ere, harria lantzea ahalegin handia da lanean, eta, beraz, dirutan. Baina, aldi berean, harlanduz egindako horma da sendoena. Arrazoi horiek direla eta, horma mota horiek nabarmenkeria edo iraunkortasun-grina nagusi den eraikinetan gertatzen dira (elizak, jauregiak, udaletxeak...) . Gainera, hain garestia zenez, garai batean baino ez zen posible izan soldata baxuak izatea.[5]
Historikoki, gainera, harria eskuragarri zegoen eskualdetan garatu izan da. Adibidez, Mesopotamia Beherean , eraikinen monumetalizaio a goiz ahsi zen, baina adobea erabili izan zuten, herria, lautada alubialetik urrun, mendietan zegoelako.[6] Garai bereko Egipton, ordea, tenpluak harlanduz egin ziren, nahi eta jauregiak adobez izan.
Harrizko aparailu motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan José Trujillo Cebrián espainiar adituaren arabera, harrizko hormak bi motatakoak izan daitezke, landu ahala:
- Harlanduzko horma. Landutako harriak erabiltzen dira, ondo moldekatutako blokeak osatuz, edo harlanduak, normalean forma prismatikoa dutenak, erregulartasunez jartzen direnak, adreiluzko horma baten antzeko ilarak osatuz.
- Manposteria horma. Harri naturalak erabiltzen dira, landu gabeak (harlangaitzak), edo lanketa arinekoak (silarrixkak/harlanduxka/harlanduxkoak), haien arteko akoplamendua ahalbidetzeko.
Harlangaitzak eta silarrixkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bien arteko desberdintasuna zera da, lehengoek ez dutela harriaren aurretiko lanketarik, eta silarrixken (edo harlanduxka, harlanduxko) kasuan, berriz, lanketa arina egiten zaie.
Harlangaitzezkoak landu gabeko harri zatiak dira, tamaina eta pisuagatik eskuen laguntzarekin bakarrik obran jartzeko aukera ematen dutenak. Forma eta tamaina irregularrekoak dira, gutxi gorabehera heterogeneoak, zer harri motatatik datozen eta zer adarretan harriz hornitu diren kontuan hartuta.[7]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harlanduz egindako kanpo hormak oso ohikoak izan ziren Euskal Herrian Aro Modernotik aurrera, elizetan, etxe aberatsetan eta eraikin publikoetan, hala nola udaletxeak.
Hala ere, herri gehienetan aurkitzen da horrelako etxeren bat. Eraikin publikoetan da ohikoena, hala nola elizetan. Batzuetan, eraikin partikularrak harlandua baino ez du fatxada nagusian edo horren zati batean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2026-01-27).
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2026-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «sillarejo» Glosario ilustrado de arte arquitectónico 2015-12-30 (kontsulta data: 2026-01-27).
- ↑ «Ejecución de muros de mampostería. EOCB0108 - Capítulo 2 Mampuestos y sillarejos» reader.digitalbooks.pro (kontsulta data: 2026-01-27).
- ↑ «Muros de piedra labrada - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ Obras clave del Arte Mesopotámico Granadako Unibertsitatea. 2. or.
- ↑ «Ejecución de muros de mampostería. EOCB0108 - Capítulo 2 Mampuestos y sillarejos» reader.digitalbooks.pro (kontsulta data: 2026-01-27).