Ibaialde
Itxura
| Ibaialde | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°50′49″N 2°38′47″W / 42.84694°N 2.64639°W |
Ibaialde Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako hiri-sektoreetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen auzoaren barrukoa.
Sektorearen eraikitze-lanak 2006an hasi ziren eta lehen etxebizitzak 2008an eman zituzten. Sektorearen ezaugarri nagusia Salburua bulebarraren ertzean dauden etxe orratzak dira. 2008ko krisialdiaren ondorioz, eraikuntza-lanak moteldu ziren eta 2010. urtean auzoaren gainerako lurrak eraiki gabe zeuden.

Etxebizitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 1.679 etxebizitza eraikiko dira:
| Sektorea | Azalera | Etxebizitzak guztira | Babes Ofizialekoak | Libreak |
|---|---|---|---|---|
| Ibaialde | 266.637 m2 | 1.679 | 1.231 | 448 |
Kalerik garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salburua bulebarra
- Nicosia kalea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko ionformazioa Gasteizko udalaren webgunean. 2011/06/20an kontsultatua.
