Karst

Karst, edo paisaia karstikoa, topografia mota bat da, arroka disolbagarriz —kareharriz, dolomitaz edo igeltsuz— osatua dagoena. Ezaugarri nagusia lurpeko ur-sistema da, erliebe forma ugari eratzen dituena: dolinak, leizeak, arroilak, ageriko hustubiderik gabeko depresio itxiak (arro endorreikoak), lur azpiko ibaiak, ertz bertikaleko erliebe zutak eta beste ugari. Espeleologiaren ikerketa eremu nagusia da, eta bertan ikertzen diren diziplinei karstaren zientziak esaten zaie.[1]
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karst izenak alemanezko Karst izenetik dator. XIX. mendean dagoeneko hitz hori asko erabiltzen zen alemanez,[2] Dinariar Alpeek dituzten ezaugarri geologiko, geomorfologiko eta hidrologiko jakin batzuk deskribatzeko. Mendilerro hori Italiako ipar-ekialdeko izkinan dagoen Trieste hiriaren gainetik, Ekialdeko Adriatikoko kostaldeari jarraituz Balkanetako penintsulatik barrena, Kosovoraino eta Ipar Mazedoniaraino hedatzen da, non Šar mendien mendigunea hasten den. Karst eremua ipar-mendebaldeko sekzioan dago, ikerketa topografiko goiztiarretan Italiaren eta Esloveniaren arteko ordoki gisa deskribatua. Inguru horretan, izena carso da italieraz, karst alemanez, eta karsti albanieraz.
Inguru horretako hegoaldeko eslaviar hizkuntzetan, hitzaren aldaera guztiak ilirierazko oinarri erromanizatu batetik eratorriak dira (latinez: carsus, dalmazieraz: carsus), geroago metatesi bidez eratorria, berreraikitako *korsъ formatik abiatuta, hala nola: eslovenieraz kras[3] eta serbokroazieraz krša, kras,[4][5][6][7] lehen aldiz XVIII. mendean dokumentatua, eta adjektibo eran kraski, lehendabizikoz XVI. mendean dokumentatua. Izen propiotzat, eslovenierazko Grast forma 1177. urtean dago dokumentatuta estreinakoz.[8]
Azken batean, hitza mediterranear jatorrikoa da. Iradoki izan da, halaber, hitza erro aitzinindoeuroparretik etor daitekeela: *karra-, «arroka».[9] Era berean, baliteke izena Ptolomeok aipatutako Kar(u)sádios oros oronimoari lotuta egotea, eta beharbada baita latinezko Carusardius hitzari ere.[10][11]
Karstifikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paisaia karstikoak arroken disoluzioaren menpe daude, hau da, karstifikazioaren menpe, alegia. Karbonatoen disoluzioa ondorengo erreakzioen arabera gertatzen da:[12]
- Karbono dioxidoaren disoluzioa, azido karbonikoa emanez:
- CO2 + H2O ↔ H2CO3
- Azido karbonikoaren eta bikarbonato ioia eta protoiaren arteko erreakzioa:
- H2CO3 ↔ H+ + HCO3-
- Bikarbonato ioiaren eta karbonato ioia eta protoiaren arteko erreakzioa:
HCO3- ↔ H+ + CO3-
- Kaltzio karbonatoaren sorrera
- Ca2+ + CO3- ↔ CaCO3
Higadura karstikoaren prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uretan disolbatutako gatzak, baldintza zehatz batzuetan, berriz kristalizatu daitezke. Adibide bezala, leize zulo baten sabaitik tantak erortzen hasten badira, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira, edo, barrunbe baten barnean geratzen badira, geodak sor daitezke.
Lurrazalean edo lurrazpiko barrunbetan sortzen diren arabera beste forma karstiko asko daude. Lehenengo kasuan, exokarstikoak deitzen dira eta, bigarrenean, endokarstikoak.
Eremu exokarstikoetan ur-xurgatze formak sortzen direla kontsideratzen da, eta eremu endokarstikoan, aldiz, ur-zirkulazio formak:
- Eremu exokarstikoan:
- Eremu endokarstikoan:
- Alde asegabea edo ibia, maila freatikoa baino goragoko aldea. Uraren zirkulazioa bertikala da.
- Osinak
- Espeleotemak (Estalaktitak, Estalagmitak, Zutabeak, Karbonatodun gortinak, Goursak...)
- Hobiak
- Sifoiak
- Kolapsoak: Lur azpian hutsune bat egon eta goiko kareharria disoluzioaren ondorioz hondoratzea.
- Alde asea edo freatikoa, maila freatikotik behera. Hutsune guztiak urez beterik daude, eta beraz, ezinezkoa da espeleotemen metatzea.
- Alde asegabea edo ibia, maila freatikoa baino goragoko aldea. Uraren zirkulazioa bertikala da.
Konduktu freatikoak, tamaina ertain edo handiko lurpeko konduktuak, horizontalki garatzen dira. Urak sekzio osoa betetzen duelarik presio-tutu deitzen dira.
Alde freatikoan ur igorpen formak ere aurkitu ditzakegu:
Geoparkeak [13] hurrengo bideoan Karst eremuak azaltzen ditu: https://www.youtube.com/watch?v=YBksSq8wVdw
Karst eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko karst eremu handiena Australiako Nullarbor lautada da. Esloveniak du arriskurik handiena karst eremuan zuloak sortzeari dagokionez; eta Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko Highland Rim mendebaldea da bigarrena arrisku horri dagokionez.[14][15]
Kanadan, Wood Buffalo parke nazionalean, ipar-mendebaldeko lurraldeetan, karst zuloak eratzen diren eremuak daude. Mexikok karst eskualde garrantzitsuak ditu Yucatán penintsulan eta Chiapasen.[16] Irlandako mendebaldean, The Burren karst eremua dago. Hegoaldeko Txinako Karsta Guizhou, Guangxi eta Yunnan probintzietan dago, eta UNESCOk gizateriaren ondare izendatua du.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko geologian bi karst eremu bereizten dira. Alde batetik, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean Larrako mendigunea dago; eta, bestetik, Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren artean, Aralar mendilerroa.
Kareharrizko mendilerroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharria euriaren eraginez disolbatu eta paisaia bereziak eratzen ditu. Horrez gain, haitzuloak edo leizeak sortzen dira harriaren barnean osatzen diren zuloetan.
Kareharrizko mendilerroetan osatzen diren erliebe mota garrantzitsu hauek 1.300 metrotik gorako gailurrak dituzte Euskal Herrian.
Iberiar penintsulan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian, erliebe mota hau, oso ugaria da kareharrizko Espainia delakoan.
Iberiar penintsulako paisaia karstikoen adibide batzuk honako hauek dira: Torcal de Antequera (Malagako probintzia), Monasterio de piedra (Zaragozako probintzian),Cuencako probintziako Hiri Sorgindua.
Igeltsu gaineko moldatu karstikoak, Ebroren haranean daude, Sorbasen (Almeriako probintzia) eta Mundo Ibaia eta Osinaren Kalareen Natura Parkean (Albaceteko probintzia).
Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, Italiako ipar-ekialdean, Eslovenian eta Kroazian karst eremuak daude. Irlandako mendebaldean The Burren eremu ospetsua kokatzen da. Beste hainbat karst eremu ere badira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lasa (Lurpea Garbi), Uxue. (2025). «Karsta ezagutu» OIlategitik (Alkiza) 25: 32-33..
- ↑ (Alemanez) Seebold, Elmar. (1999). Kluge Etymologisches Wörterbuch der Deutschen Sprache. (23. argitaraldia) Berlin: Walter de Gruyter, 429 or..
- ↑ Pavšič, Jernej, ed. (2006). Geološki terminološki slovar. ZRC SAZU, Založba ZRC ISBN 978-961-6568-84-5. (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ (Kroazieraz) «Krš ili kras? Krš! - Geografija.hr» Geografija.hr 2009-01-25 (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ (Kroazieraz) Veliki krš oko krša u jeziku – Geografija.hr. 2004-06-07 (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «Search 'karst' on etymonline» etymonline (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ (Kroazieraz) Roglić, Josip (1974). Krš Jugoslavije (9. liburukia, 1. argitaraldia). Zagreb: JAZU Jugoslovenska Akademija Znanosti i Umjetnosti. 29. or.
- ↑ Bezlaj, France (ed.). 1982. Etimološki slovar slovenskega jezika, 2. liburukia, K–O. Ljubljana: SAZU, 82. or.
- ↑ Gams, Ivan. (2004). Kras v Sloveniji v prostoru in času: knjiga je posvečena raziskovalcem kraškega podzemlja. ZRC ISBN 978-961-6500-46-3. (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ Snoj, Marko (2003). Slovenski etimološki slovar. Ljubljana: Modrijan. 318. or.
- ↑ Bezlaj, France (ed.). 1982. Etimološki slovar slovenskega jezika, vol. 2, K–O. Ljubljana: SAZU, 82. or.
- ↑ (Gaztelaniaz) Barreña. (2017-07-19). «El modelado kárstico, cuevas y dolinas» Hombre Geológico (kontsulta data: 2021-03-04).
- ↑ «Geoparkea - Geoparkea - Flysch & Karst experience» geoparkea.eus (kontsulta data: 2021-10-08).
- ↑ (Ingelesez) «Austin Peay State University : Harned Bowl work not to blame for new sinkhole, say experts» www.apsu.edu (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Piesyk, Christine Anne. (2009-02-25). «What is Karst topography and why should you care?» Clarksville Online - Clarksville News, Sports, Events and Information (kontsulta data: 2026-04-09).
- ↑ Mora P., Lucy; Bonifaz, Roberto; López-Martínez, Rafael. (2016). «Unidades geomorfológicas de la cuenca del Río Grande de Comitán, Lagos de Montebello, Chiapas-México» Boletín de la Sociedad Geológica Mexicana 68 (3): 377–394. doi:. (kontsulta data: 2026-04-09).