Kerman Lejarraga
| Bizitza | |
|---|---|
| Jaiotza | Morga, 1992ko otsailaren 19a (34 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | boxeolaria |
| Altuera | 175 zentimetro |
| Ezizena(k) | El revólver de Morga eta Morgako errebolberra |
Kerman Lejarraga Arana (Morga, Bizkaia, 1992ko otsailaren 19a - ) Euskal Herriko boxeolari profesionala izan zen. 2013. urtean jauzia eman zuen profesionaltasunera Bilboko La Casilla areto zaharrean eta ordutik erretiroa artu arte bere errekor profesionala honakoa izan zen: 34-3-0. Alegia 37 borroketatik 34 irabazi zituen eta soilik 3 galdu. Bere 34 garaipenetatik 26 KO bidezkoak izan ziren.
WBAko welter pisuko nazioarteko titulua edo garaikurra nahiko gazte irabazi zuen, 2016-ean, 24 urte zituela.[1] Hura izan zen maila profesionalean bere lehenengo titulua.
Europako (EBU) txapelduna izan zen bi aldiz welter pisuan[2] (2018. urtean lortuta bere lehenengo Europako EBU gerrikoa).[3] David Avanesyan izan zen Kerman Lejarraga bere karrera profesionalean mendean hartu zuen lehena (2019. urtean), eta beraz, bere 27-0-0 zein menderatu gabeko errekor garbia hautsi zuena.[4] Errebantxako bigarren borrokaldia berriro ere David Avanesyan-en aldekoa izan zen.[5]
2019. urtean, Avanesyaren aurkako borroka eta aste gutxira, superwelter pisura igo zen eta orduz geroztik superwelter pisuan aritu zen. 2021-eko irailaren 11-an pisu horretako Europako (EBU) titulua irabazi zuen Dylan Charrat boxeolari frantziarraren aurka.[6] Titulu berri honekin Kerman Euskal Herriko boxeo historiara pasa zen, pisu maila ezberdinetan (welter eta superwelter) Europako titulua irabazten zuen lehenengo euskal boxeolaria izanik.
2021-ko abenduak 3-an, Bilbao Arenan, bertan borrokatu barik 2 urte pasa ondoren, superwelter-ko bigarren EBU titulua irabazi zuen defentsa boluntario batean Jack Flatley-ren kontra.[7] Modu horretan, historiara pasa zen beste arlo batean ere, EBU Europako titulu gehien irabazi zuen euskal boxeolaria bilakatu zen Kerman, lau gerrikoekin (bi defentsekin). 2022ko maiatzean egin zuen bere profesional mailako azken borroka, James Metcalf ingelesaren aurka, borroka hau puntuetara galdu zuen eta bere karrera profesional osoan galdutako hirugarren borroka izan zen.[8][9]
Boxeo estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kerman Lejarraga boxeolari ortodoxoa izan zen, jotzea asko gustatzen zitzaion boxeoa zuen, oldarkorra eta erasokorra. Boxeolari erasotzailea zen, oso jo indartsua zuen eta beti ere aurrera egiten zuen ring gainean, bere estatistikek erakusten duten KO bidez irabazitako kopurua horren adierazle garbia da. Irabazitako borroka guztien %76 bide azkarretik izan zen, puntuetara iritsi gabe.
Jab edo ezker zuzen oso ahaltsua zuen, distantzia hartzeko erabili beharrean mina eragiten zuen horietakoa. Jab intimidagarriaz gain ezker gantxo birrintzailea zuen, bere KO bidezko garaipen asko gibel aldean eta gorputzan emandako ezker gantxoaren bidez lortu zituen.
Entrenatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txutxi Del Valle izan da bere karrera profesionalean denbora gehien egondako entrenatzailea. Profesional mailan hasi zenetik (2013) 2021. urtera arte bere ring bazterrean egon zen entrenatzaile lanak egiten, 8 urte luzez. 2021. urteko udaran Ibon Larrinaga boxeolari prefesional eta entrenatzaileak hartu zituen Kermanen entrenatzaile ardurak, eta berarekin irabazi zuen Europako superwelter EBU titulua eta gerrikoa.
Kerman bere erretiro profesionalerako borroka bat egitekotan zegoen 2023an, milaka pertsonen aurrean agur esateko. Borroka horretarako Vyacheslav Senchenko izan zen bere entrenatzailea, baina azkenengo momentuan bere etsaiak borrokari ezetz esan eta bertan behera geratu zen borroka. Handik gutxira publikoki iragarri zuen erretiratzen zela, azken aldiko lesio ezberdinek bultzatuta.
Taldea eta Gimnasioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boxeolari moduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kerman Bilbon dagoen Mampo Gym gimnasioan eta Faduran entrenatzen zuen. MGZ boxing promotions-ekin eman zuen bere karreraren zatirik handiena. Entrenatzaile eta prestatzaile taldea aldatu zuenetik aurrera bere babesle nagusia ere aldatu zuen. "Boxing Management" izan zen geroztik bere babesle edo bultzatzaile nagusia. Honekin batera Lou Di Bella boxeo sustatzaileak ere eraman zuen denbora batez bere karrera AEBn, harekin bertan borrokak egiteko kontratu bat sinatu ostean.[12]
2018 urtean Basque Team fundazioan ere sartu zen, Euskal Herriko goi mailako kirolariak batzen, babesten eta sustatzen dituen fundazioan.
Sustatzaile eta entrenatzaile moduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kermanek boxeo eskularruak eskegi zituenetik Kamikaze promotions boxeo promotoran sustatzaile lanak[13][14] eta KL Box (Kerman Lejarraga izen-abizenetik dator KL izena) deituriko bere gimnasio propioan entrenatzaile lanak uztartzen ditu.[15]
Pisu maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Welter pisuan urte luzez borrokatu ostean 2019. urtean superwelter pisura igo zen, pisu horretan mantendu zen erretiroa hartu arte.
- 2013-2019: Welter (-66,7 kg)
- 2019-2023: Superwelter (-69,9 kg)
Borroka eta borrokaren prestakuntza garaitik at, bere pisu normal eta naturalean, 80-84 kg artean mugitzen zela esan zuen elkarrizketa batzuetan, beraz welterren lehiatzeko 15 kg inguru jaitsi behar zituen aste gutxitan eta superwelterren 10 kg inguru.
Beste kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kerman Lejarraga txikitatik hasi zen borroka-kirolak praktikatzen, boxeora saltoa eman aurretik judoa eta kick-boxinga praktikatzen egon zen. Kick-boxinga praktikatzen ari zela bere ukabilkaden ahalmena ikusita boxeora jauzia ematea erabaki zuen.
Futbolzale eta Athleticzale sutsua da, bere tatuajeak eta ringera askotan Athleticeko elastikoarekin igotzea horren erakusle dira.[16][17][18] HNT eta ICHH athleticzale taldeekin harreman estua izan du eta bi talde horietako kide asko Kerman Lejarraga bera ikustera eta animatzera joaten ziren bere borrokaldi guztietara.
Erretiroa ostean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kermanek 2023-ko apirilean iragarri zuen bere erretiroa, lesio ezberdinek hala bultzatuta. Ring gaineko etapa atzean utzita, lan arloan boxeoari lotuta jarraituko zuela erabaki zuen. Orain Kamikaze promotions boxeo promotoran sustatzaile moduan[13][14] eta KL Box izeneko bere gimnasio propioan entrenatzaile moduan ere dihardu.[15]
2025-an Jon Cortegoso zinema zuzendari eta gidoilariak Kermanen boxeo etapari buruzko dokumental bat egin zuen, "Último Asalto" (Azken asaltoa euskaraz) deiturikoa.[19][20][21][22]
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko gerrikoa: 3 aldiz
- Espainiako welter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
- Europako (EBU) welter pisuko gerrikoa: 2 aldiz
- Munduko boxeo kontseiluko latindar superwelter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
- Europako (EBU) superwelter pisuko gerrikoa: 2 aldiz
Errekor profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 37 borroka | 34 irabazi | 3 galdu |
| KO bidez | 26 | 2 |
| Erabaki bidez | 8 | 1 |
| Berdindu | 0 | |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) aebox. (2016-03-20). «Kerman Lejarraga vence a lo grande y es el nuevo campeón internacional WBA,» AEBOX - Asociación española de boxeo (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lejarraga retiene su título europeo y sigue directo hacia un Mundial» Mundo Deportivo 2018-11-18 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-04-30). «Kerman Lejarraga necesita solo 285 segundos para ser campeón de Europa welter» GARA (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SoloBoxeo. (2019-03-30). David Avanesyan acaba con Kerman Lejarraga en el noveno. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Lejarragak berriro galdu du Avanesyanen kontra - Txorierri» Aikor.eus (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Kerman Lejarraga, Europako superwelterreko txapeldun» EITB 2021-09-12 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Kerman Lejarraga KOz gailendu zaio Flatleyri eta Europako gerrikoari eutsi dio» EITB 2021-12-04 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Kerman Lejarragak galdu egin du James Metcalfen aurka, puntutara» EITB 2022-05-21 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Lejarragak puntutara galdu zuen Metcalfen kontra - Txorierri» Aikor.eus (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Kerman Lejarragak boxeatzeari utziko dio» EITB 2023-04-19 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-04-20). «Kerman Lejarraga se baja del ring con 31 años y un gran palmarés» GARA (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kerman Lejarraga firma co Lou Di Bella para debutar en Estados Unidos. (kontsulta data: 2018-01-08).
- 1 2 (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-04-19). «Kerman Lejarraga cuelga los guantes y se dedicará al boxeo como promotor» naiz: (kontsulta data: 2025-11-24).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Kerman Lejarraga se presenta en Bilbao como promotor con un evento que no se ve desde hace una década» Relevo 2024-11-12 (kontsulta data: 2025-11-24).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «La nueva vida de Kerman Lejarraga» Espabox 2024-08-23 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Athletic Club. (2018-05-20). Ohorezko sakea / Saque de honor Andoni Gago - Kerman Lejarraga. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fuentes, Fran. (2022-03-26). «Un león más: Kerman Lejarraga entrena en Las Vegas con la camiseta del Athletic» ElDesmarque (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Athletic: Lejarraga muestra su espíritu Athletic» Mundo Deportivo 2018-11-18 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Dokumentala: 'Último Asalto' (premier)» www.kulturklik.euskadi.eus 2025-03-10 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2025-03-30). ««Mi vida es mía y de quien yo quiera, no de todo el mundo»» 7K revista dominical (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Madrazo, May. «"El boxeo es épico, pero la historia de Kerman Lejarraga es única"» Radio Popular de Bilbao (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Efe. (2025-03-11). «Kerman Lejarraga presenta en Bilbao el 'Último asalto', el documental sobre su vida» Deia (kontsulta data: 2025-11-23).