close
Edukira joan

N-I

Wikipedia, Entziklopedia askea
N-1» orritik birbideratua)
N-I
Geografia
Terminus
Burgos
Luzera96 km
LurraldeaMadrilgo Erkidegoa eta Gaztela eta Leon
Ezaugarriak
LoturakM-137 (en) Itzuli
M-610 (en) Itzuli
N-110 road (en) Itzuli
M-631 (en) Itzuli
M-634 (en) Itzuli
M-633 (en) Itzuli
BU-710
SistemaEstatuko Errepide Sarea

N-I edo N-1 errepidea, Espainiako errepide nazionalen sareko erradial nagusien lehena zenbakiz, Madril eta Irungo Frantziako mugaren arteko bidea lotzeko ofizialdu zen 20. mendean, bide erradial nagusietan lehena I zenbaki erromatarrarekin.

21. mendean Espainiako errepide sarean A-1 autobidea deritzo, bide aldaketekin, baina oraindik Gipuzkoa N-I izenari eusten dio tarte handi batean. N-I originalaren Gipuzkoako bidea Donostiako hirigunetik igarotzen zen, baina 21. mendean hegoaldetik datorren bideak Aritzetako gainean galtzen du izen hori, Donostiako sarreran, eta beste bide batzuek jarraitzen dute hirirantz batetik, eta Frantziako mugara bestetik 2010. urtetik: GI-11, GI-20 eta GI-636 bideetatik, hirugarren hori Pasaiatik Irunera.

Gaztelan, Burgosko probintzian, N-1 zati bat dago, paraleloan A-1arekin, Burgos hiritik Euskal Herrirantz, Miranda de Ebroren bitartean lehenbizi eta gero Euskal Herrian Trebiñuko konderrian.[1] Gaztelako errepidean N-1 zifra arabiarrarekin agertzen da, eta Gipuzkoan N-I latindarrarekin.[2]

N-1 zena Araban eta Nafarroa Garaian, A-1 da 21. mendean.

Tarteuneak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IzenaTarteuneaEgoeraLuzera (km)
Nafarroa/Gipuzkoa Muga - Urtsuaran2003[3]8,4
Urtsuaran - Idiazabal Hegoaldea2002[4]2,7
Idiazabalgo Saihesbidea19973,4
Idiazabal Iparraldea - Beasain  A-636 1992[5]2
Beasain  A-636  - Beasaingo Tunela1992[5]2,8
Beasaingo Tunela - Legorreta1991[6]5,7
Legorreta - Ikaztegieta1988[7]3,5
Ikaztegieta - Tolosa1986[8]8,2
Tolosa - Irura1978[9]7
Irura - Andoain1977[10]10
Andoain - Lasarte-Oria1977[11]7
N-I dioen mugarria Donostiako kale batean.
Miranda de Ebron, errepideak Espainian izen honekin iraun duen tartean.
Istripua Andoainen 1934. urtean.
Erradial osoa 20. mendean.

2026ko mapak:

N-1 izendapeneko bideak 2026 urtean.
N-1 Trebiñun.
N-I izenekoa Gipuzkoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]