Niiro Tadamoto
| Niiro Tadamoto | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | 1526ko otsailaren 1a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | 1611ko urtarrilaren 16a (84 urte) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | Samuraia | ||
| Zerbitzu militarra | |||
| Parte hartutako gatazkak | Battle of Sendaigawa (en) | ||
Niiro Tadamoto (japonieraz: 新納 忠元) (1526ko otsailaren 1a - 1611ko urtarrilaren 16a), japoniar samurai bat izan zen Muromachi aroaren amaieran eta Edo aroaren hasieran bizi izan zena. Shimazu Yoshihisa daimyōaren esanetara egon zen. Oni Musashi esaten zioten samurai abila zen Tadamoto.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1572ko Kizakiko borrokan Shimazu klana gidatu zuen Shimazu Yoshihirorekin batera eta Itō klanaren aurka. Garaipen sonatua izan zen, izan ere shimazutarren 300 gerlarik 3.000 itōtar garaitu baitzituzten. 1574an Ushine gazteluan gotorturik zegoen etsaia garaitzeko bere burua preso hartu arazi zuen. 1581an Minamata gazteluaren setioan hartu zuen parte eta 1584an Okitanawateko borrokan ere bai. Ōguchi eskualdea ean zioten sari eta Ōguchi gazteluko komandantea izan zen.[1]
1587an Toyotomi Hideyoshi daimyōaren aurkako Kyushuko kanpainan aritu zen. Sendaigawako borrokan Niiro Tadamotok haren gizonak Toyotomiren armadaren aurka gidatu zituen eta Katō Kiyomasa gerlari ezagunaren aurka pertsonalki borrokatu zen, baina ondoren erretiradan joan zen gauaren babesean.[2] Guda galduta, Shimazu Yoshihisaren anaia gaztea zen Shimazu Yoshihiro errenditu egin zen Toyotomi Hideyoshiren aurrean, ez ordea Niiro Tadamoto.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Japonieraz) 小項目事典, 改訂新版 世界大百科事典,デジタル版 日本人名大辞典+Plus,ブリタニカ国際大百科事典. «新納忠元(にいろただもと)とは? 意味や使い方» コトバンク (kontsulta data: 2025-12-16).
- ↑ Turnbull, Stephen. (1998). The Samurai Sourcebook. London: Cassell & Co., 240 or. ISBN 9781854095237..