Oboe
| Oboe | |
|---|---|
| oboe family instrument (en) | |
| Osagaiak | giltza |
| Identifikazioa | |
| Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.112-71 |
Oboe[1] (frantsesetik, hautbois)[2] zuraren familiako haize instrumentua da, mihi bikoitza eta tutu konikoa duena. Musika klasikoaren arlotik kanpo, folk eta jazzen ere erabiltzen da.
XVII. mendeko shawn edo xarameletik dator. Frantses eskulangileek mutur konikoa txikitzean hobetu zuten, eta orkestra barruko zurezko musika tresnarik garaiena izan zen. XVII. mendearen bigarren erdialdean orkestran onartu zen eta XVIII. mendean, fagotarekin batera, berebiziko garrantzia hartu zuen orkestraren barruan.
Bakarkako lanetan, ganbera musikan, orkestra sinfonikoan edo musika bandan erabiltzen da adibidez, oboe modernoak familia osoa ordezkatzen du orkestran. Oboerako obrak errepertorio barrokotik (Bach) eta klasikotik (Mozart) datoz gehien bat, eta berpizkundearen ondoren, XIX. mendetik (Robert Schumann) gaur egunera arte (Berio).
Deskripzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokortasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oboeak giltza batzuk ditu, edozein musika-pasarte errazago jotzeko eta erregistroa handitzeko. Gizakiak oboeak dituen zuloak baino hatz gutxiago ditu, arazo honi erantzun bat emateko giltzak sortu ziren: zulo bat itxi, ireki edo gure hatzetatik urrun dauden zuloak lortu.
Barrokoan, bi eta hiru giltzatako oboeak aurkitu genituen, geroago, aldi klasikoaren amaieran, oboeak zazpi giltza zituen. Erromantizismoan, Joseph Sellner-en oboeak hamahiru giltza zituen. Eta horrela gaur egun arte. Jasandako eboluzioaren berri izateko, gaur egungo oboeak berrogeita bost giltzerainoko mekanismo konplexua du (platerak edo eraztunak), baita malgukiak eta metalezko zutabeak ere, erabiltzen den sistemaren arabera.
Gaur egun hainbat sistema daude: semiautomatikoa, automatikoa, thumbplate [3] [4]sistema eta kontserbatorio sistema. Gainera, aukerako giltza batzuk, hala nola, hirugarren zortzidun giltza , fa giltza bikoitza [5] edo do 3 baxua[6], re 5 errazten duena [7], eta, gainera, duela gutxi, nahiz eta oso ohikoa ez izan, instrumentuak la 2 baxua lortzea egin daiteke, horrela bere beheko muga gaindituz.
Tesitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Oboearen tesitura si bemol baxuaren eta goi erregistroko sol notaren artean dago. Si bemol baxua ezkerreko eskuko hatz txikiarekin erabiltzen den giltza berezi baten bidez lortzen da. Goi-erregistroko sol nota bi zortzidun eta seidun maior bat gorago kokatua dago. Nota altuagoak ere lor daitezke, goi-erregistroko sol notatik, gorago dagoen do6 notararte.
Tesitura honek (véase imagen supra) lau erregistro ditu, idazkera franko-belgikarraren arabera: behe erregistroa, si bemol baxutik pentagramaren bigarren lerroan dagoen solera zabaltzen dena, hau da, seidun tartea (si bemol2-sol3). Erdiko erregistroa, pentagramaren bigarren lerroko soletik hurrengo solera doana, hau da, zortzidun bat gorago (sol3-sol4). Erregistro zorrotza, bosgarren lerroaren gainean dagoen solaren eta sol hori baino bosten bat gorago dagoen re notaren artean dagoena (sol4-re5) eta erregistro "sobreagudo"a, re nota baino laudun bat gorago dagoen re "sobreagudo"tik solera doana (re5-sol5).
Mihia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mihia, kanabera ere deitua, bi palaz eta tudel batez osatuta dago, nailon-hariz lotzen direnak, ondoren, aho bateko laban batez karrakatzeko. Palak egiteko erabiltzen den kanaberaren izen zientifikoa Arundo donax da. Kanaberak berez Ingalaterrako hego-mendebaldetik Afrika erdialderaino haz daitezke, baina badirudi Frantziako hegoaldekoak direla baldintzarik onenak betetzen dituztenak, klimagatik edo lurraren kalitateagatik adibidez. Beste alde batetik, batzuek Kalifornia, Mexiko edo Australiako palen kalitatea aldarrikatzen dute, hala ere, oro har, oboistek nahiago dituzte Frantziako Fréjus eta Cogolin eskualdeetako palak. [8]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
- ↑ (Gaztelaniaz) Anders, Valentin. «OBOE» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Baines, Anthony; Boult, Adrian. (1991-01-01). Woodwind Instruments and Their History. Courier Corporation ISBN 978-0-486-26885-9. (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «Haubois Lorée» www.loree-paris.com (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «Bulgheroni ||| The voice of music» www.bulgheroni.it (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «Haubois Lorée» www.loree-paris.com (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «Haubois Lorée» www.loree-paris.com (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ Pineda, p 67
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |