Petra De Sutter
Itxura
Petra De Sutter (Oudenaarde, Belgika, 1963ko ekainaren 10a) ginekologia-irakasle Ganteko Unibertsitatean, Ganteko Unibertsitate Ospitaleko Ugal-medikuntza departamentuko zuzendaria eta Berdeak! alderdiko politikaria da.
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Flandriako Berdeak! alderdiko hautagai-zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen. Nahiz eta alderdiak aurrekoetan baino boto gehiago lortu zituen, eserleku bakarra baino ez zuen lortu. Ordainetan, alderdiak Belgikako Senatuan eserlekua eskaini zion De Sutterri.
Senatari lanaz gain, 2014tik Belgikako ordezkaritzako kide da Europako Kontseiluko Asanblea Parlamentarioan.