Pirene

Pirene (Πειρήνη / Peirḗnē) greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da. Antza, Pirene greziar
- Danaideetako bat, Danao eta emakume etiopiar baten alaba. Bere ahizpek bezala, bere osaba Egiptoren semeetako batekin ezkondu zen, Agaptolemo izenekoa (Apolodororen arabera)[1] edo Doliko (Higinoren arabera)[2] . Baina euren lehengusinekin ezkondu izana, zorigaiztokoa izango zen Egiptoren semeentzat. Danaok eztei haiek prestatu ziteun bere anaiaren semeak hil hal izateko eta horrela Egiptoko tronua eskuratzekon. Izan ere, Egiptoko erresuma lortzeko leihan ibili ziren bi anaiak denbora luzez. Danaok, bere alabetako bakoitzari daga bana eman zion, horrekin, senarrak hil zezaten ezkon gauean bertan. Pirenek bere aitaren aginduari men eginzion gainontzeko ahizpek egin zuten bezala, Hipermnestrak izan ezik.[1] Solemneki lurperatu zituzten euren senarren buruak Lerna hirian,[3] eta krimen hura gauzatzeagatik, Atenea jaikosak eta Hermes jainkoak neskak purifikatu zituzten arren (Zeusen aginduak betez), Tartaroan zigortuak izan ziren, eta han zulatutako pitxer bat betirako betetzen saiatzera kondenatu zituzten.
- Lamia bat, Akeloo ozeanidaren edo Lakoniako errege zen Ebaloren alaba. Poseidon itsasoetako jainkoaren maitalea izan zen, zeinekin bi seme-alaba izan zituen. Artemisa jainkosak, istripuz bere seme Zenkrias hil zuela jakin zuenean. Pirenek hainbeste negar egin zuen, isuri zituen malko guztiekin, bere izena daraman iturria sortu zuela, musei eskainita zegoena eta non Pegaso zaldi hegalariak edaten zuen Belerofontek harrapatu eta hezi zuenean. Bere beste semeak, Lekesek, Korintoko portuari izena eman zion, Lechaeum'.
- Bebriziarren printzesa bat, Brebicius erregearen alaba, Heraklesek maitatu zuena, greziar eroriak Hispania zeharkatzen ari zela Mizenasera bidean, Gerionen abereak berarekin zeramazkiela. Heraklesek bere lehengusu Euristeok jarri zizkion hamabi lanetako hamargarrena betetzen ari zen. Neska hil zenean, Heraklesek, Pirene bizi zen mendietan lurperatu zuen eta bere ohorez, Pirinioak beizena ematren zaie. Izen honen beste jatorri bat azaltzen duten elezaharrak badaude.[4]
- Ninfa bat, Asopo ibai-jainkoaren eta Ladon ozeanideren alaba zen Metoperen alaba. Bere aita, bere ahizpa Eginaren bila irten zenean, Zeusek bahitua izan baitzen. Korintoko erregea, maitaleak non zeuden esatera konprometitu zen, baldin eta Asopok Korinto hiria hornitzeko ur gezako iturburu bat ematen bazion hiriari. Horrela, Asopok Pireneren iturria sortu zuen. korinto Pirene izeneko bi iturri izan zituen. Beste bertsio baten arabera, Pirenek Poseidonekin bi seme izan zituen: : Lekeas eta Zenkrias. Artemis jainkosak Zenkrias semea nahi gabe hil zionenan, Pireneren atsekabea hain sakona izan zen, ezen negarrez hasi eta Korintoko ateetatik kanpo iturri bihurtu baitzen.[5] Gainera, korintoarrek Pireneri eskainitako santutegi txiki bat zuten iturriaren ondoan, eta han ezti-opilak eskaintzen zitzaizkion uda hasierako hilabete lehorretan.
- Ares jainkoaren maitale bat, norekin Zikno izan zuen.[6]
Pirene, Pirinioaketa Herkules/Herakles
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontakizun mitiko horren bertsio ezberdinak daude, eta bakoitzean osagairen bat aldatu daiteke, mito guztietan gertatu den bezala. Robert Graves ingesez idazle eta Pierre Grimalen frantsez historailari eta latinstaren greziar mitoei buruzko iliburuetan honela kontatzen da mitoa:[7][8][9]
Pirene Bebryx erregearen alaba gaztea zen, Heraklesen garaian, Herkules bezala ezagunagoa, Narbona eskualde galiarreko bertako herriak gobernatzen zituena. Herkulesek lur hauek zeharkatu behar izan zituen Gerionen, hiru buruko munstroaren, behi-taldeak bahitzeko. Hambai lan horietara kondenatu zuten heroia, Zeusen emazte Herak eragindako eromen-aldi batean bere seme-alabak hiltzeagatik. Mozkorraldiaren eraginpean, Herkulesek Pirene bortxatu zuen, eta neskak suge batez erditu zen. Pirene mendietara ihes egin zuen, eta han piztia basatiek hil eta zatikatu zuten. Espediziotik itzuli zenean, Herkulesek bere gorpua aurkitu eta hileta-errituak egin zizkion mendi horietan, eta haren omenez Pirinioak izena eman zien.
Elezahar hori K.o. I. mendekoa da eta Silo Italikok idatzi zuen. Pireneren istorioa Herklesen hamargarren egin beahr dituen lanen barruko azpinarrazio bat da, hamargarren lanaren kontakizuaren munia, Gerionen behien lapurketa baita. Silo italikoren aurretik, Heraklesesn abenturak kontatu zituztenek, ez zuten Pireneren pasadizoa aipatu. Are gehiago, beste egile batzuek, ez dute Gerionen idien lapurketaren narrazioa Iberian kokatzen.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Liburutegi mitologikoa II, 1, 5.
- ↑ Higino: Fabulak, 170, 7.
- ↑ Pausanias: Greziako dekribapena, II, 24, 2.
- ↑ Silo Italiko, Punica 3.415–446
- ↑ Pausanias, Grezaiko deskribapena, 2.3.3.
- ↑ Apolodorus, 2.5.11
- ↑ Graves, Robert. (2009). Los Mitos Griegos. in: Colección Grandes Obras de la Cultura. Madril: Editorial RBA.
- ↑ Grimal, Pierre. (2009). Diccionario de Mitología. in: Colección Grandes Obras de la Cultura. Madril: Editorial RBA.
- ↑ (Gaztelaniaz) Antorcha, Los Portadores de la. (2015-09-11). «LOS PORTADORES DE LA ANTORCHA» LOS PORTADORES DE LA ANTORCHA (kontsulta data: 2026-04-21).
- ↑ Cuesta, Dani García de la. (2024-01-01). «Sobre el vocablo Pirineu, Pirenes y Heracles.» SOBRE EL SIGNIFICADO DEL VOCABLO PIRINEU Y LA LEYENDA DE PIRÉNES Y HÉRACLES (kontsulta data: 2026-04-21).