Propranolol
Propanolola konposatu organikoa da, C16H21NO2 formula duena, aminen klasekoa, ariloxipropanolaminen multzokoa. Solido kolorgea da. Narritagarria da[1].
Propanolola beta blokeatzailea da eta horrexegatik botika gisa baliatzen da odol-presio altua eta bihotz-arazo batzuk tratatzeko, besteak beste[2]. Espainian ez da merkaturatzen eta Frantzian generiko gisa saltzen da[3]. Ahoz edo injektatuz hartzen da.
Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago.
Propanolola konposatu kirala da eta bi esteroisomero ditu. R eta S.
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Propanolola bi urratsetan sintetizatzen da. Lehenengoa 1-naftolaren eta epiklorhidrinaren kondentsazio-erreakzioa da. Emaitza den epoxidoa irekekitzea da bigarrena eta horretarako isopropilamina usatzen da. Emaitza bi estereoisomeroen nahaste errazemikoa da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Propanolola esan bezala odol-tentsioa eta bihotzeko arazoak tratatzeko usatzen da. Atzen horien artean hauek daude: angina, takikardia eta miokardio infartu akutua. Aszitisa eta antsietatea tratatzeko ere baliatzen da[2].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Propanololaren albo-ondorio ohikoenak botagura, sabeleko mina eta idorreria dira[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Propranolol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-03-30).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Propranolol Monograph for Professionals» Drugs.com (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Frantsesez) PROPRANOLOL. .