Ricotta
Itxura
| Ricotta | |
|---|---|
| Jatorrizko herrialdea | |
| Eskualdea | Campania, Lazio, Basilicata, Calabria, Sardinia, Sizilia eta Apulia |
| Esnearen jatorria | ardia, behia, ahuntza eta italiar bufaloa |
| Egitura | Biguna |
Ricotta italiar gaztanbera mota bat da[1]. Kolore zuri, zapore goxo eta egitura biguina du. Ardi, behi, ahuntz eta italiar bufalo esneaz egiten da.
Bigarren tratamendu bat hartzen duen gazta berria da, horrela gazta berri hori gehiago lehortzen da. Pikordun testura bat izaten du, kolore zurikoa. Italian, ravioliak, tortelliniak, kaneloiak eta lasagnak betetzeko, azkenburuko ugari prestatzeko, bere horretan frutarekin edo gozoekin jateko erabiltzen dira.
Jatorriz, Campania, Lazio, Basilicata, Calabria, Sardinia, Sizilia eta Apulia eskualdeetan ekoizten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Camille Labro, « Dans l'assiette : la ricotta », lemonde.fr, 2013-08-02.