close
Edukira joan

Stella Tennant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stella Tennant

(2018)
Bizitza
JaiotzaLondres, 1970eko abenduaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaEdrom
Oxnam
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
HeriotzaDuns, 2020ko abenduaren 22a (50 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaTobias Tennant
AmaLady Emma Tennant
Ezkontidea(k)David Lasnet (en) Itzuli  (1999ko maiatzaren 22a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaWinchester School of Art (en) Itzuli
St Leonards School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Altuera180 zentimetro
IMDB: nm1656081 Edit the value on Wikidata

Stella Tennant (Londres, Erresuma Batua, 1970ko abenduaren 17aDuns, Eskozia, 2020ko abenduaren 22a) britainiar aristokrata, eskultorea eta modeloa izan zen.[1]

Stella hiru seme-alaben artean txikiena izan zen, haurrideak Eduard eta Isabel izan ziren. Bere gurasoak Tobias Tennant (2. Glenconner Baroiaren semea) eta Lady Emma Cavendish, 11. Devonshireko duke eta Deborah Mitford, Mitford ahizpen arteko gazteenaren alaba zen. Tennant Eskoziako Scottish Borders-en kokatutako landa etxe batean hazi zen. Nerabezaroan Marlborough College-ra joan zen, Ingalaterrako Wiltshire-n zegoen Marlborough-en kokatutako barnetegi batera. Gero, Winchester School of Art-en eskultore graduatu zen. [2]

Modelo ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tennant-ek bere buruari argazkia atera zion eta lagun batek aurkeztu zion Plum Sykes moda kazetariari sudurra zulatu eta gutxira, ezohiko gertaera bat orduko modeloentzat eta Sykes harritu egin zuen, beranduago 1993ko abenduko Britainia Handiko Vogue aldizkarian agertu zen Anglo-Saxon Attitude izenekoa eta Steven Meisel argazkilariak egin zion argazkia.[2] Anekdota ezagun batek kontatzen du Stella sudurreko zulaketarekin heldu zela argazki-saiora, baina erredaktoreek hura kentzeko eskatu zioten, eta jarrera horrek Meisel erakarri zuela, eta hurrengo egunean Vogue Italiarako beste argazki saio batera gonbidatu zuela. [2] Handik aurrera, Stellak hainbat proiektutan lan egin zuen Meiselekin eta Mario Testino eta David Sims argazkilari ezagunekin. Pasarelan, Chanel, Versace, Jean-Paul Gaultier, Alexander McQueen, besteak beste, hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen, bere itxura androginoarengatik ezaguna bihurtuta. [3]

Bizitza pertsonala eta industriara itzultzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, bere lehen haurdunaldia iragarri ostean, Stellak moda industriatik erretiratzea erabaki zuen. 1999an David Lasnet argazkilari frantsesarekin ezkondu zen. Bere ezkontzarako, Helmut Lang-ek diseinatutako soineko minimalista jantzi zuen.[4] Lehen umea Marcel Lasnet izan zen, eta gero Cecily Lasnet, Jasmine Lasnet eta Iris Lasnet. 2003an, Stellak modara itzultzea erabaki zuen Mario Testinok zuzendutako Burberry kanpaina batean parte hartzeko.

2012an, Londresko Udako Olinpiar Jokoen bukaerako ekitaldian agertu zen beste modelo britainiar batzuekin batera, diseinatzaile britainiarrek ekitaldirako bereziki sortutako diseinuak jantzita.[5] Stellak Christopher Kane eskoziar diseinatzaileak sortutako diseinua jantzi zuen. [6]

2020ko urtarrilaren 22an Parisen egin zuen bere azken ikuskizuna, Valentinoren udaberri-udako goi joskintzako bildumari hasiera emanda. [7] [8]

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tennant Eskoziako Berwickshireko landetxe batean bizi izan zen. Leku horretan zeukan eskultura-estudio bat, bere ahizpa Isabelekin batera, Tennant & Tennant izenekoa.[9] 2010eko hamarkadan, aktibista ekologista bihurtu zen, Global Cool erakundearen hainbat kanpainatako protagonista. [2]

2020ko abuztuan, David Lasnetengandik banandu zela iragarri zuen 21 urteko ezkontzaren ostean, eta harekin negozioak sortu zituen higiezinen merkatuan.

Stella Tennant bat-batean hil zen Dunsen 2020ko abenduaren 22an, zehaztu gabeko arrazoiengatik, nahiz eta bere familiak bere buruaz beste egin zuela jakinarazi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]