close
Edukira joan

Ula (Agurain)

Ula
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAgurain
Geografia
Koordenatuak42°51′52″N 2°23′52″W / 42.8644°N 2.3977°W / 42.8644; -2.3977
Demografia
Biztanleria0 (2025)

Ula Agurain aldean egon zen herri baten izen modernoa da, gaur egun herri hustua. 1025. urteko Donemiliagako goldean aipatzen zen: Uhulla. 1257an, Uula.[1] XI-XII. mendeetan, inguruneko herri handienetako bat zen, Agurain eta Sallurti elkartzearen bi halako: zergapeko hogei etxe.

Erdi Aroko Ula herriak monasterio bat zuen, "monasterio de San Jorge de Yula" izenaz erdaraz aipatua, eta hustu egin zen. Ula Agurain herriaren menpe geratu zen 1270. urtean.[2] Izan ere, Gaztelako Alfontso X.ak Ulako monasterioa Aguraini eman zion bere ondasun guztiekin, urteroko zerga baten truke. Dohaintza hori Gaztelako Fernando IV.ak berretsi zuen 1305ean, eta Langarika, Irazaba eta Sosiellako lekuak ere Agurainenak zirela adierazi zuen, monasterio horren jaraunspenak zirelako.[3]

Bestalde, 1446an, Juana García Ibáñez de Laquedanaren testamentu-xedapenez, monasterio horretan San Pedroko emakumezko erlijiosoak zeuden. Emakume horiek Santa Isabelen araua bete zuten harik eta 1611n emakumezko frantziskotarren komentua sortu zen arte.

Zadorraren ertzean dagoen monasterioaren aztarnak geratu dira. Abside erromanikoaren aztarnak eta leiho erromaniko bat ditu, Ulako Andre Mariaren antzinako irudia gordetzen duena. Egun, abeletxe bat dago bertan. Garai batean izan zuen pisuaren adierazle, Aguraingo zerken ipar-mendebaldeko atarietako batek Ulako Atea du izena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1990 (Lehen edizioa, 1964)). Textos arcaicos vascos - Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos:. Anejos del Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo / Julio Urkixo Mintegiaren Urtekariaren Gehigarriak, 24-33 or. ISBN 978-8450592030..
  2. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  3. Lasalle, Xabier. «ULA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]